Egitura
Hitzarmen kolektiboa antolatzeko modu batzuk badaude ere, gehienek antzeko egitura jarraitzen dute.
Izenburua
Hitzarmen kolektiboaren izena adierazten da, lan eremua edo sektorea azalduz.
Hitzarmenaren datuak
Beti ez bada ere, inoiz, hitzarmenaren datuak azalduko dira: noiz onartu den, noiz arte egongo den indarrean, zein lan-arlo hartuko duen beregain, zeintzuk adostu duten hitzarmena...
Hitzarmenaren garapena
Ondoren, hitzarmenaren artikuluak, aurrean zenbaki bat dutela, garatzen dira.
Hitzarmenak arautuko dituen arloak sailkatu egiten dira atal nagusi batzuen arabera. Atal nagusi hauek, "titulua" edo "kapitulua" izena hartzen dute. Bakoitzean lanaren, langileen eta lantegiaren inguruko gaiak lantzen dira.
Adostasuna
Bukaerako esaldia idatzi ondoren, hitzarmena adostu dutenek sinatu behar dute agiria.
euskarazko eskema ikusi