esfenisziforme
izond. Zool. Itsas hegazti urpekarien ordena batez esaten da. Gorputza luma txikiz, sarriaz eta iragaztezinaz estalita izaten dute. Hego laburrak dituzte, igeriketarako egokituak, arraun gisa erabiltzen dituztela. Moko luzea eta lau behatzetako oin palmatuak izaten dituzte. Arrautz bakar bat erruten dute aldiko. Pinguinoa, adibidez esfenisziformea da.