Eseverri Barace, Javier

Nafar aretoko futbol jokalaria (Iruñea, 1977). MRA Navarra futbol-taldeko jokalaria. Espainiako Ligako jokalari onenetako bat da, eta Espainiako Aretoko Futbol Selekzioan jokatu duen lehen nafarra. 2006an Nafar Kirolari Onenaren saria jaso zuen, Carlota Ciganda golf jokalariarekin batera.