esfeniszido

izond. Zool. Pinguinoen antzeko hegaztiez esaten da. Ez dute hegan egiten, hegoak hegal bihurtuak bait dituzte, luma txiki-txikia, sarria eta trinkoa dutela. Moko luze zapala, muturrean biribildua izaten dute. Oso hanka motzak dituzte eta hiru behatzeko oinak, igeriketarako egokituak. Tente-tente ibiltzen dira. Muskuiluak eta krustazeoak janez elikatzen dira. Hego buruko lurraldetan bizi dira.