esfagnazeo
izond. Bot. Esfagnaleen ordenako izen bereko familia goroldioez esaten da. Kolorez berdeak, gorri hitsak edo beilegiak izaten dira. Ipar eta hego buruan izan ezik, mundu osoko leku hezeetan bizi dira, geruzak eratuz. Hostoak bi eratako zelulak izaten ditu: berdeak eta txikiak batzuk, klorofila sortzaileak; kolorgeak eta handiak, ur xurgatzaileak, besteak.