Arautegia

Inprimatu

192/2007 DEKRETUA, urriaren 13koa. Honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitatean kontratatutako irakasle eta ikertzaileek eta doktore titulua duten unibertsitate pribatuetako irakasleek Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) ebaluazioa eta akreditazioa lortzeko prozedura erregularizatzen da; era berean, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak edo elkartuak kontratatzeko aurretiazko txostena lortzeko prozedura ere erregularizatzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 6453
  • Xedapen-zk.: 192
  • Xedapen-data: 2007/11/13
  • Argitaratze-data: 2007/11/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen lege hura) 31. artikuluan xedatzen du ebaluazio-funtzioak eta egiaztapena eta ziurtapena lortzera bideratutako funtzioak Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalari (ANECA) eta Autonomia Erkidegoen Legeak zehazten dituen ebaluazio-organoei dagozkiela. Ildo horretan, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 79. artikuluaren bidez Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia (Uniqual) sortu zen.

3/2004 Legearen II. Tituluko 2. kapituluko hirugarren eta laugarren atalek irakaskuntza- eta/edo ikerketa-jardueraren aurretiazko ebaluazioa eskatzen dute Euskal Herriko Unibertsitatean kontratatutako erabateko irakasleak, irakasle agregatuak, atxikitako irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko. Halaber, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak eta irakasle elkartuak kontratatzeko aurretiaz txostena egitea eskatzen du.

6/2001 Lege Organikoaren 72.2 artikuluak ezartzen du doktore titulua duten Unibertsitate pribatuetako irakasleen ehuneko hirurogeik derrigorrez lortu beharko dutela bere irakaskuntza- eta/edo ikerketa-jarduerari buruzko ebaluazio positiboa. Hori dela-eta, 3/2004 Legearen 80.3.k) artikuluan Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziari (Uniqual) esleitu zitzaizkion funtzioen artean irakasle horien irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera ebaluatzea dago. Era berean, aipatutako legearen 113.2 artikuluak dio publikoak ez diren unibertsitateek, euren irakasleen kanpo-ebaluazioaren eskakizunak betetzeko, hitzarmenak egin beharko dituztela Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziarekin (Uniqual).

Dekretu honen bidez, eta aipatutako Unibertsitateei buruzko eta Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko Legeei jarraiki, erregulatzen da Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) irakaskuntza- eta/edo ikerketa-jardueraren ebaluazioa lortzeko prozedura, eta Euskal Herriko Unibertsitatean kontratatutako erabateko irakasleak, irakasle agregatuak, atxikitako irakasleak eta ikertzaileak kontratatzeko prozedura; era berean, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak edo elkartuak kontratatzeko aurretiazko txostena lortzeko prozedura erregulatzen da. Halaber, doktore titulua duten Unibertsitate pribatuetako irakasleek irakaskuntza- eta/edo ikerketa-jarduerari buruzko ebaluazioa lortzeko prozedura ere erregulatzen da.

Azaldutakoari jarraiki, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Generoaren araberako eraginaren Aurretiazko ebaluazioaren Txostena emanda, Euskadiko Unibertsitate Kontseilua jakinaren gainean egonda, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluak aldeko txostena emanda eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta aurretik Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko urriaren 13an egindako batzarrean eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honen helburua da Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual) izan behar duen prozedura arautu Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten unibertsitate guztietan.

  1. – Euskal Herriko Unibertsitatean.

    • Irakaskuntzan eta/edo ikerkuntzan honako hauek kontratatzeko:

    • erabateko irakasleak,

    • irakasle agregatuak,

    • atxikitako irakasleak,

    • ikerketarako kontratatutako langileak.

    • Irakasle-laguntzaileak eta irakasle-elkartuak kontratatzeko aldez aurreko txostena egiteko.

  2. – Unibertsitate pribatuetan, doktore-titulua duten irakasleen irakaskuntza-jarduera eta/edo ikerketa-jarduera aztertzeko.

  1. – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual) onartu egingo du azterketa-eskarien deialdia; alegia, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoak, irakasle agregatuak, irakasle erantsiak eta ikerketarako kontratatutako langileak kontratatzeko; eta baita ere, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-laguntzaileak eta irakasle-elkartuak kontratatzeko aldez aurreko txostena egiteko. Era berean, deialdi honek balioko du Unibertsitate pribatuetakoak izan eta doktore-titulua duten irakasleen irakaskuntza-jardueraren eta/edo ikerketa-jardueraren azterketa-eskariak aurkezteko.

  2. – Deialdi hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Bertan azalduko dira eskariak egiteko epeak eta indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiri guztiak.

  3. – Oro har ohiko deialdi bat egingo da urtero. Hala ere, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual) ezohiko batzarrak deitu ditzake, egoki iruditzen zaizkion adina.

  1. – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual) eskari-eredu bat eta curriculum normalizatu bat prestatuko ditu. Deialdiaren eranskin gisa argitaratuko da.

  2. – Azterketa-prozedura egiteko, interesdunak eskaria egin beharko dio Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziari (Uniqual), Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  3. – Eskari horretan, interesdunak esan egin beharko du zein kontratu motarako eskatzen duen azterketa edo txostena.

  4. – Eskariarekin batera, 3/2004 Legeak eskatzen dituen agiri guztiak aurkeztu beharko dira, kontratu mota guztietarako. Azterketaren eskaria egiteko epea amaitu baino lehen aurkeztu behar dira agiri hauek.

  1. – Eskariak jaso ondoren eta behar diren agiriak aurkeztu ondoren, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual), berariaz sortutako azterketa-batzordeei bidaliko dizkie.

  2. – Baldintzak bete ezik, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual) horren berri emango dio interesdunari, interesdunak falta zaizkion agiriak aurkez ditzan hamar egun balioduneko epean, 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan azaltzen den bezala.

  1. – Aztertzaile independenteek, dagokien zientziaren esparruan adituak direnek, egingo dituzte azterketak eta txostenak. Azterketa horiek azterketa-batzordeetan egingo dira. Batzordeak osatzeko jakintzaren esparruak edo espezialitateak hartuko dira kontuan, eta baita ere garatu nahi den azterketa-prozesuaren ezaugarriak; betiere Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) estatutuetan ezarritakoa aintzat harturik.

  2. – Azterketa-batzordeak osatzeko interesdunak lortu nahi duen mailako edo maila handiagoko irakasleak hartuko dira; horien artetik erdiek, gutxi jota, azterketa egiten duen irakaslearen unibertsitate publikoan edo pribatuan barik, beste batean lan egin beharko dute. Era berean, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunerakoak, 3. artikuluan dioenez, ahalegina egingo da sexu biak ordezkatuta egon daitezen % 40an gutxienez.

  1. – Nazioarte mailan onartutako azterketa-, egiaztapen- eta ziurtapen-irizpideak Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) Admistrazio-kontseiluak landu eta onartu behar ditu oro har irakasleen kontratu mota bakoitzerako; kontuan izanik Dekretu honetako I. eranskinean aipatzen direnak.

  2. – Ikerkuntzarako Euskal Kontseiluak aholkatuko du Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia (Uniqual); Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileak kontratatu baino lehen, nolako irizpideak izan behar diren jakiteko azterketari, egiaztatzeari eta ziurtatzeari dagokionez.

  3. – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) Administrazio Kontseiluak landutako eta onartutako irizpideak Dekretu bidez onartuko dira.

  1. – Azterketa edo txostena egin ondoren (loteslea da), Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) zuzendariari igorriko zaio.

  2. – Azterketa-prozesuen emaitzak legezko egiteko Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) zuzendariaren ebazpenak behar dira.

  3. – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) zuzendariak aurrez aurre eta banan-banan esango die eskatzaileei azterketa bakoitzaren emaitza.

  4. – Ebazpenek argitu beharko dute azterketa positiboa ala negatiboa izan den, eta txostena aldekoa ala aurkakoa den; eta baita ere, nolako kontratu mota(te)rako egin den. Era berean, kasuan kasuko batzordeak egindako azterketaren edo txostenaren laburpena ere izango dute.

  5. – Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, akreditazio-prozeduraren ebazpen-epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere; epe hori hasiko da eskaria Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) erregistroan sartzen den unean. Epe horretan esanbidezko ebazpena ematen ez bada, ulertu behar da eskariari baiezkoa eman zaiola edo aldeko ebazpena hartu dela, administrazioaren isiltasun dela bide; hori gorabehera, Administrazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.4 artikuluan ageri den bezala hartu behar du ebazpena.

  1. – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual) ziurtatutako azterketa positiboaren eta aldeko txostenaren eraginek ez dute inolako irungitze-datarik.

  2. – Interesdunak azterketa negatiboa edo aurkako txostena izan badu, ezin izango du kontratu mota horretarako beste azterketa edo txosten-eskaririk egin, harik eta jakinarazi zaionetik sei hilabete igaro arte.

Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual) emandako ziurtapen-ebazpenaren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako (Uniqual) zuzendariari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ematen du horretarako aukera.

Publikoak ez diren unibertsitateek, beraien irakasleen kanpoko azterketak egiteko baldintzak betetzeko, hitzarmenak egin beharko dituzte Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziarekin (Uniqual).

Euskal Unibertsitate Sistemako Unibertsitateak irakasleak kontratatu ditzake, baldin eta irakasleek azterketa positiboa lortu badute, bai Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldetik, bai beste agentzia aztertzaile batzuen aldetik, alegia Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual) onarpen-hitzarmenak egin ditzakeen beste agentzia batzuen aldetik.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko azaroaren 13an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

1.– JARDUERA AZTERTZAILEA ETA JAKINTZAREN TRANSFERENTZIA.

  1. Argitalpenak – Argitaratutako liburuak, ISBNdunak.

    – Interesdunaren arloko maila ertaineko eta goi mailako aldizkarietan zientziaren esparruan argitaratutakoa (nazioarteko erredakzio-kontseilua edo zuzentzaileak dituzten aldizkarietan).

    – Nazio mailako erredakzio-kontseiluak edo zuzentzaileak dituzten aldizkarietan argitaratutako lan zientifikoak.

    – Arte ederretako katalogoa.

    – Beste batzuk.

  2. Ikerketa-proiektuak eta ikerketa-kontratuak – Ikertzaile Nagusia, lehiaketa bidez finantzatutako eta onartutako azterketa-agentzia batek aztertutako proiektuetan.

    – Ikertzailea, lehiaketa bidez finantzatutako eta onartutako azterketa-agentzia batek aztertutako proiektuetan.

    – Onartutako azterketa-agentzia batek aztertzen ez dituen proiektuak.

    – Ikerketa-kontratuetan parte-hartu, enpresa eta erakunde publikoekin zein pribatuekin.

    – Ekintza Berezietan/Jakintzaren Sareetan parte-hartu.

    – Ikerketarako tresna eta teknika berritzaileak diseinatu, prestatu eta erabili; erabilera arrunteko softwarea garatu; etab.

    – Beste batzuk.

  3. Jakintzaren transferentzia (arloarekin zerikusia – Lizentziadun patenteak.

    duena eta Unibertsitatearekin lotuta dagoena, – Lizentziarik gabeko patenteak.

    OTRIren, DEIKERen eta antzeko zentroen bidez) – Bestelako Jabetza Intelektualak.

    – Lan teknikoei eta artistikoei buruzko txostenak, azterketak eta irizpenak.

    – Antolaketa eta hezkuntza-garapena enpresetan eta erakundeetan (20 ordutik gorako jarduerak).

    – Teknologiaren transferentziarako prozesuak.

    – Diseinu industrialeko prozesuak.

    – Beste batzuk.

  4. Adituek baloratutako erakusketak – Bakarkako erakusketetan parte-hartu (katalogoa argitaratu).

    – Taldeko erakusketetan parte-hartu (katalogoa argitaratu).

    – Beste arte-lan batzuk.

  5. Arkeologia-lanak – Landako edo antzeko arkeologia-lanak, Aditu-batzorde batek onartutakoak:

    • Arkeologia-indusketa sistematikoan Zuzendaritza edo zuzendaritza partekatua.

    • Arkeologia-indusketa sistematikoan (azalekoan zein zundaketa estratigrafikoa duenean) edo haitzuloetako aztarnen azterketan Zuzendaritza edo zuzendaritza partekatua.

    • Arkeologia-indusketa sistematikoko parte-hartzailea.

    • Arkeologia-indusketa sistematikoan (azalekoan zein zundaketa estratigrafikoa duenean) edo haitzuloetako aztarnen azterketan ikerketa-taldeko kidea.

    – Beste batzuk.

  6. Biltzarrak – Gonbidatutako hizlariak eta osoko hitzaldiak Biltzarretan.

    – Ahozko komunikazioak eta posterrak Biltzarretan.

    – Mahainguruetan parte-hartu.

    – Tailerrak.

    – Beste batzuk.

  7. Hirugarren Zikloko jarduerak – Doktore-tesiak zuzendu (defendatutako tesiak).

    – Izena emandako eta defendatu gabeko doktore-tesiak zuzendu (Goi Mailako Ikasketen Ziurtagiria gaindituta).

    – Ikerketa arloan eta doktoretza-programetan unibertsitate-graduondoko irakaskuntzan eskarmentua (Unibertsitateetan eta beste erakunde batzuetan).

    – Beste batzuk.

  8. Graduondoko ikerkuntza egiteko egonaldiak – Doktoretzaren ondorengo egonaldiak ikerkuntzan izen handia duten unibertsitateetan eta ikerketa-zentroetan.

    – Beste batzuk.

  9. Doktoretzaren ondorengo bekak eta – Onartutako azterketa-agentziek aztertutako doktoretzaren

    ikerketa-kontratuak ondorengo bekak edota lanean berriz hasteko kontratuak (Ramón y Cajal eta antzeko homologatuak).

    – Beste kontratu batzuk.

  10. Ikerkuntza arloko beste meritu batzuk – Biltzarrak, erakusketak, etab. antolatu eta zinemaldiak, etab. zuzendu.

    – I+G+B planen plangintzan, prestakuntzan eta/edo diseinuan parte-hartu.

    – Ikerkuntza- eta teknologia-ekintzak aztertzeko kanpoko batzordeetan parte-hartu.

    – Ikerkuntza-taldeen koordinazioa.

    – Beste batzuk.

  1. – Prestakuntza.

  1. Unibertsitateko irakaskuntza-prestakuntza – 6 hiletik gorako masterrak edo graduondoko ikastaro espezifikoak.

    – Unibertsitateko beste titulazio batzuk.

    – Doktoratu aurreko bekak, onartutako ebaluazio-agentzia batek ebaluatuta.

    – Doktoratu aurreko bekak, onartutako ebaluazio-agentzia batek ebaluatu gabe.

    – Jasotako prestakuntza-ikastaroak, 20 ordutik gorakoak.

    – Txostengilea unibertsitateko irakaskuntza-prestakuntzara bideratutako mintegietan, kongresuetan edo ikastaroetan.

    – Parte-hartzea unibertsitateko irakaskuntza-prestakuntzara bideratutako mintegietan, kongresuetan edo ikastaroetan.

    – Beste batzuk.

  2. Doktoratu aurreko ikerketa-egonaldiak – Onartutako izen handiko unibertsitate- edo ikerketa-zentroetan doktoratu aurretik egindako egonaldiak.

    – Beste batzuk.

  3. Sariak – Sormen artistikoa dela-eta jasotako sariak edo aipamenak.

    – Doktoretzako Sari Berezia edo Europako Doktoretza Aipamena.

    – Beste sari batzuk.

  4. Prestakuntzako beste meritu batzuk – Hizkuntzak egiaztatzea.

    – Irakasgaitasun Ziurtagiria (IGZ)/CEDU.

    – Garrantzitsua izan daitekeen beste edozein meritu.

  1. – Irakaskuntza-Jarduera.

  1. Unibertsitateko irakaskuntza-ibilbidea – Erakundeak ondo baloratutako esperientzia unibertsitateko irakaskuntzan.

    – Eskatzaileak bere irakaskuntzaren kalitateari buruz erakuts ditzakeen ebaluazioak (ebaluazio positiboa duen irakasgai bat aukeratu beharko da ikasturte bakoitzeko).

    – Laguntzailea bekadun moduan edo akreditatutako irakaskuntza-laguntzaile moduan (hitzarmenaren arabera).

    – Unibertsitateko irakaskuntza-esperientzia graduondoko akademiko edo profesionalean (Unibertsitateetan edo beste Organismo batzuetan).

    – Tesinen Zuzendaritza, Ikasketa Aurreratuen Diploma, ikasketa-amaierako proiektuak eta abar.

    – Beste batzuk.

  2. Irakaskuntzako argitalpenak – Irakaskuntzako argitalpenak, ISBNdunak.

    – Argitaratutako eskuliburuak, ISBNdunak.

    – Erakundeak argitaratutako edizio birtualak (on-line eskuliburuak), ISBNdunak.

    – Irakaskuntzako liburuen itzulpenak.

    – Irakaskuntzako bestelako materiala (praktika-liburuak, gidak, webguneak eta abar).

  3. Berrikuntza irakaskuntzan – IP edo koordinatzailea Irakaskuntzako berrikuntzako proiektuetan.

    – Irakasgaiak erabat garatzea Kredituen Transferentziarako Sistema Europarrean (ECTS) (ikasketa-gida egitea).

    – Parte-hartzea Irakaskuntzako berrikuntzako proiektuetan.

    – Parte-hartzea Irakaskuntzako berrikuntzako bestelako jardueretan.

    – Teknologia berrien erabilpena irakaskuntzan (adibidez: webguneak, on-line tutoretzak...).

    – Goi Hezkuntzako Esparru Europarrera egokitzeko taldeen koordinazioa.

    – Parte-hartzea Goi Hezkuntzako Esparru Europarrera egokitzeko Proiektuetan.

    – Koordinazio pedagogikoa/konbergentzia-koordinazioa edo antzekoa.

    – Beste batzuk.

  4. Inplikazioa eta parte-hartzea – Inplikazioa eta parte-hartzea ikasleen mugikortasunerako programetan.

    – Praktiken koordinazioa eta/edo practicum.

    – Beste batzuk.

  5. Irakaskuntzako beste meritu batzuk – Esperientzia unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan.

    – Hedadura unibertsitarioko ikastaroen edo antzekoen antolakuntza.

    – Irakaskuntza hedadura unibertsitarioko ikastaroetan edo antzekoetan.

    – Beste hizkuntza batean emandako unibertsitateko irakaskuntza (bere jakintza-esparruko espezifikoa ez dena).

    – Beste batzuk.

  1. – Beste meritu batzuk.

  1. Erakundeen kudeaketa eta bertan parte hartzea – Pertsona bakarreko karguak betetzea.

    – Ordezkaritza organo kolegiatuetan.

    – Parte-hartzea batzorde instituzionaletan.

    – Parte-hartzea Zentro Akademikoen hobekuntzarako eta berrikuntzarako prozesuen batzordeetan.

    – Beste batzuk.

  2. Esperientzia profesionala – Esparruarekin lotutako esperientzia profesionala.

    – Parte-hartzea ekintzailetzako jardueretan.

    – Beste batzuk.

  3. Beste batzuk – Administrazio publikoan zerbitzu bereziak ematea: < 5 puntu.

    – Beste batzuk.

    – Irakaskuntza Euskaraz.

    – Doktoretza Tesiaren Defentsa (defendatutako tesiak) euskaraz.

    – Tesinaren Defentsa / Ikasketa-amaierako proiektua / Euskarazko Ikasketa Aurreratuen Diploma.

    – Doktoretza Tesien Zuzendaritza euskaraz (defendatutako tesiak).

    – Doktoretza Tesien Zuzendaritza euskaraz, erregistratutakoak baina defendatu gabeak (Ikasketa Aurreratuen Diploma gaindituta).

    – Tesinen Zuzendaritza, Ikasketa Aurreratuen Diploma eta ikasketa-amaierako proiektuak euskaraz.

    – IP edo koordinazioa euskaraz egindako Irakaskuntzako berrikuntzako proiektuetan.

    – Parte-hartzea euskaraz egindako Irakaskuntzako berrikuntzako proiektuetan.

    – Euskaraz argitaratutako liburuak, ISBNdunak.

    – Beste batzuk.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (12)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.