Arautegia

Inprimatu

350/2010 DEKRETUA, abenduaren 28koa. Honen bidez, aldatu egiten da 192/2007 Dekretua, Euskal Herriko Unibertsitatean kontratatutako irakasle eta ikertzaileek eta doktore-titulua duten unibertsitate pribatuetako irakasleek Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) ebaluazioa eta egiaztapena lortzeko prozedura arautzen duena, eta, era berean, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak edo elkartuak kontratatzeko aurretiazko txostena lortze

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 15
  • Hurrenkera-zk.: 311
  • Xedapen-zk.: 350
  • Xedapen-data: 2010/12/28
  • Argitaratze-data: 2011/01/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa, Unibertsitateei buruzkoa, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren bidez aldatu zen. Lege aldatuak 31. artikuluan ezartzen duenez, ebaluazio-funtzioak eta ziurtatzeko eta egiaztatzeko funtzioak Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalari (ANECA) eta autonomia-erkidegoetako legeek ezartzen dituzten ebaluazio-organoei dagozkie. Alde horretatik, otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, 79. artikuluaren bidez, Uniqual sortu zuen, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia.

3/2004 Legeak II. tituluko 2. kapituluko hirugarren eta laugarren ataletan ezartzen duenez, beharrezkoa da aurrez irakasle- edo ikertzaile-jarduera ebaluatzea, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoak, irakasle agregatuak, irakasle atxikiak eta ikertzaile kontratatuak kontratatu ahal izateko. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle lankideak edo irakasle elkartuak kontratatzeko aurretiazko txosten bat beharko dela ere ezartzen du.

6/2001 Lege Organikoko 72.2 artikuluak ezartzen duenez, berriz, beharrezkoa izango da unibertsitate pribatuetan doktore-titulua duten irakasleen ehuneko hirurogeik beren irakasle- eta/edo ikertzaile-jardueraren ebaluazio positiboa jaso izana. Horregatik, Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziari esleitzen zaizkion funtzioen artean, 3/2004 Legeko 80.3.k) artikuluak honako hau adierazten du: irakasle horien irakasle- eta ikertzaile-jarduera ebaluatzea. Horrez gain, Lege horretako 113.2 artikuluan aipatzen denez, publikoak ez diren unibertsitateek, irakasleen kanpo-ebaluaziorako baldintzak betetzeko, hitzarmenak egin beharko dituzte Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziarekin.

Azaroaren 13ko 192/2007 Dekretuak arautzen du Euskal Herriko Unibertsitatean kontratatutako irakasle eta ikertzaileek eta doktore-titulua duten unibertsitate pribatuetako irakasleek Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) ebaluazioa eta egiaztapena lortzeko prozedura, eta, era berean, arautzen du Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak edo elkartuak kontratatzeko aurretiazko txostena lortzeko prozedura ere. Uztailaren 29ko 149/2008 Dekretuaren bidez, berriz, onartzen dira Euskal Herriko Unibertsitatean kontratatutako irakasle eta ikertzaileek eta doktore-titulua duten unibertsitate pribatuetako irakasleek Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) ebaluazioa, egiaztapena eta ziurtapena lortzeko erabiliko diren irizpideak, eta, era berean, onartzen dira Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak edo elkartuak kontratatzeko aurretiazko txostena lortzeko erabiliko diren irizpideak ere.

Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak emaitzak egiaztatzeko eta balioesteko egin duen lehenengo deialdia amaitu ondoren, beharrezkotzat jo dugu prozeduraren alderdi batzuk eta erabilitako ebaluazio-irizpideak aldatzea, prozesua hobetu eta bizkortzeko, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako estatutuen testu berrira egokitzeko prozedura hori.

Azaldutako guztia dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren proposamenez, eta generoaren araberako eraginari buruzko aurretiko ebaluazioaren txostena igorrita, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari jakinarazita, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluak aldeko txostena eginda, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari entzunda eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko abenduaren 28an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

Aldatzea azaroaren 13ko 192/2007 Dekretua, Euskal Herriko Unibertsitatean kontratatutako irakasle eta ikertzaileek eta doktore-titulua duten unibertsitate pribatuetako irakasleek Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) ebaluazioa eta egiaztapena lortzeko prozedura arautzen duena, eta, era berean, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak edo elkartuak kontratatzeko aurretiazko txostena lortzeko prozedura ere arautzen duena.

Dekretu honen helburua da Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile kontratatuen ebaluazioa eta ziurtapena lortzeko prozedura arautzea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten unibertsitate pribatuetan doktore-titulua duten irakasleen ebaluazioa eta ziurtapena lortzekoa ere.

  1. Oro har, ohiko deialdi bat egingo da urtero. Hala ere, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Uniqual) egoki iruditzen zaizkion bezainbat ezohiko deialdi egin ditzake, eta deialdi-erregimen desberdin bat ezar dezake irakasle elkartuen aurretiazko txostena egiteko.

  1. Interesdunak eskaria egin beharko dio Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziari bide telematikoz, ekainaren 22ko 11/2007 Legeak, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoak, 27.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuak, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzekoak, 4.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  1. Agentziarekin dituzten harremanetan arreta euskaraz edo gaztelaniaz jasotzeko eskubidea bermatuko die pertsona fisiko eta juridikoei Agentziak, idatziz nahiz ahozko komunikazioetan.

  1. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 70. artikuluan ezarritakoaren arabera, egingo diren eskariek honako datu hau eduki beharko dute, besteak beste: zein den jakinarazpenetarako tokia edo lehentasunezko bidea. Datu hori, edo besteren bat, ez bada agertzen, akatsa konpontzeko eskatuko zaio interesdunari; hamar egun izango ditu horretarako. Adieraziko zaio, halaber, ez badu akatsa konpontzen, ez zaiola eskaria onartuko. Hori dela-eta, ez bada agertzen jakinarazpenetarako tokia edo lehentasunezko bidea, Agentziak egoki iruditzen zaizkion jarduerak egingo ditu, Lege horretako 59. artikuluan ezarritakoaren arabera, eskatzaileari akatsa konpon dezan eskatzeko, datuak babesteko araudian jasotako printzipioak errespetatuz, betiere.

  1. Ebaluazio-batzordeak osatuko dira Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako estatutuek eta Agentziak ebaluatzaileak aukeratzeko onartzen duen Kodeak ezarritakoaren arabera.

  1. Adituen Batzordeak landu behar ditu nazioartean onartutako azterketa-, egiaztapen- eta ziurtapen-irizpideak, eta, oro har, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako Administrazio Kontseiluak onartu behar ditu. Irizpideak irakasleen kontratu-mota bakoitzerako izango dira, kontuan izanik beti Dekretu honetako I. eranskinean aipatzen direnak.

  1. Dekretu bidez onartuko dira Adituen Batzordeak landu eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako Administrazio Kontseiluak onartzen dituen irizpideak.

  1. Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako Administrazio Kontseiluak onartutako irizpideek Dekretu honen eranskinean ezarritakoak errespetatu beharko dituzte, eta aukera emango diete ebaluazio-batzordeei jakintza-alor bakoitzeko berezitasunak kontuan izanik emateko ebazpenak, Administrazio Kontseiluak ezarritako mugak errespetatuz, betiere.

  1. Ebazpenek adierazi beharko dute ebaluazioa positiboa ala negatiboa izan den, eta txostena aldekoa ala aurkakoa den, bai eta nolako kontratu-motarako egin den ere. Ebaluazioa edo txostena negatiboa edo aurkakoa bada, dagokion batzordeak egindako ebaluazioaren laburpena gehituko zaio.

  1. Ebaluazio-, egiaztapen- eta ziurtapen-prozesuei buruzko ebazpenak emateko eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da, eskariak aurkezteko epea amaitzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan ez bada ebazpenik eman, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 44. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da ofizioz hasitako prozeduretan; interesdunak eskatuta hasi diren prozeduretan, berriz, Lege horretako 43. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

Hirugarrena. Agentziarekin lankidetzan diharduten irakasleen egiaztapena.

Agentziako zuzendariak eta aginte-organoko eta organo zientifiko-teknikoko kideek, izendapenak irauten duen bitartean, ezin izango dute parte hartu Dekretu honetan araututako ebaluazio- eta egiaztapen-prozeduran.

«AZAROAren 13ko 192/2007 DEKRETUAREN I. ERANSKINA EBALUATZEKO, EGIAZTATZEKO ETA ZIURTATZEKO IRIZPIDE OROKORRAK

Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, II. tituluko hirugarren atalean ezartzen dituen langile-figuren arabera ezarri behar dira unibertsitateetako irakasleak eta ikertzaileak egiaztatzeko irizpideak.

Lehenik eta behin, irakasle- eta ikertzaile-funtzioak egiten dituztenak ditugu: irakasle osoa, irakasle atxikia eta irakasle laguntzailea. Unibertsitate pribatuko irakasle doktoreak gehituko dizkiegu horiei.

Bigarrenik, irakasle-lanak egiten dituztenak daude: irakasle lankidea eta irakasle elkartua.

Hirugarrenik, nagusiki ikerketa-lanak egiteko sortu direnak daude: doktore ikertzaileak eta ikerketako irakasleak.

Sailkapen horretatik abiatuta, egiaztapen-irizpideen helburua izan beharko da bermatzea funtzio horiek betetzeko eskaria egiten dutenek gutxieneko kalitatea gainditzen dutela.

  1. Irakasle eta ikertzaile funtzioak dituzten irakasleak.

  1. Irakasle-jarduera:

    Unibertsitatean irakasle-lanetan izandako esperientziari buruz Instituzioak edozein mailatan emandako aldeko balorazioa.

    Eskatzaileak bere irakasle-lanaren kalitateari buruz aurkezten dituen ebaluazioak.

    Doktoretza- eta master-programak zuzendu izana.

    ISBNdun irakasmaterialak argitaratu izana izen handiko argitaletxeekin.

    Irakaskuntza berritzeko proiektuetan parte hartu izana.

    Gradu- eta master-amaierako lanak zuzendu izana.

  2. Ikertzaile-jarduera:

    Ikerketa-argitalpenak egin izana zientifikoki egiaztatutako edo espezializazio aitortuko liburu edo aldizkarietan.

    Ikerketako bekak, kontratuak eta sariak.

    Lehiaketa-deialdietako ikerketa-proiektuetan parte hartu izana.

    Enpresa edo instituzioekin ikerketa-kontratuetan parte hartu izana.

    Aitortutako ikerketa-talde edo -sareetan parte hartu izana.

    Lizentziatutako patenteak.

    Adituek baloratutako erakusketetan parte hartu izana.

    Biltzarretan parte hartu izana.

    Tesiak, tesinak eta Ikasketa Aurreratuen Ziurtagiri-diplomak zuzendu izana.

  3. Kudeaketa-jarduera:

    Unibertsitateetan edo ikerketa-zentroetan kide bakarreko kudeaketa-karguetan aritu izana.

    Unibertsitateetako eta beste erakunde batzuetako batzorde instituzionaletan parte hartu izana.

  1. Nagusiki irakasle-funtzioak dituzten irakasleak.

  1. Ikasketak:

    Masterra.

    Doktoretza.

  2. Jarduera akademikoa:

    Unibertsitatean irakasle-lanetan izandako esperientziari buruz Instituzioak edozein mailatan emandako aldeko balorazioa.

    Eskatzaileak bere irakasle-lanaren kalitateari buruz aurkezten dituen ebaluazioak.

    Doktoretza- eta master-programak zuzendu izana.

    Tesiak, tesinak, gradu- eta master-amaierako lanak eta Ikasketa Aurreratuen Ziurtagiri-diplomak zuzendu izana.

    ISBNdun irakasmaterialak argitaratu izana izen handiko argitaletxeekin.

    Irakaskuntza berritzeko proiektuetan parte hartu izana.

  3. Lan-esperientzia:

    Arloarekin lotutako lan-esperientzia, kontratuen bidez egiaztatua.

  1. Nagusiki ikertzaile-funtzioak dituzten irakasleak.

  1. Irakasle-jarduera:

    Unibertsitatean irakasle-lanetan esperientzia izatea, hirugarren zikloko edo graduondoko ikasketetan.

    Doktoretza- eta master-programetan parte hartu izana eta haiek zuzendu izana.

    Gradu- eta master-amaierako lanak zuzendu izana.

    Irakaskuntza berritzeko proiektuetan parte hartu izana.

    Ikasleen mugikortasunari buruzko programetan parte hartu izana.

  2. Ikertzaile-jarduera:

    Ikerketa-argitalpenak egin izana zientifikoki egiaztatutako edo espezializazio aitortuko liburu edo aldizkarietan.

    Ikerketako bekak, kontratuak eta sariak.

    Lehiaketa-deialdietako ikerketa-proiektuetan parte hartu izana.

    Enpresa edo instituzioekin ikerketa-kontratuetan parte hartu izana.

    Aitortutako ikerketa-talde edo -sareetan parte hartu izana.

    Lizentziatutako patenteak.

    Adituek balioetsitako erakusketetan parte hartu izana.

    Biltzarretan parte hartu izana.

    Tesiak, tesinak eta Ikasketa Aurreratuen Ziurtagiri-diplomak zuzendu izana.

  3. Kudeaketa-jarduera:

    Unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan edo beste erakunderen batean kide bakarreko kudeaketa-karguetan aritu izana.

    Unibertsitateetako edo beste erakunde batzuetako batzorde instituzionaletan parte hartu izana.

    Ikerketa-proiektuak eta -jarduerak kudeatu izana».

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko abenduaren 28an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.