Arautegia

Inprimatu

228/2011 DEKRETUA, azaroaren 8koa, Unibasq Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile kontratatuak eta unibertsitate pribatuetako irakasleak Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak ezarritakoaren arabera ebaluatzeko eta egiaztatzeko erabiltzen dituen irizpideak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 5639
  • Xedapen-zk.: 228
  • Xedapen-data: 2011/11/08
  • Argitaratze-data: 2011/11/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatuak, 48. artikuluan, unibertsitateek irakasleriaren zati bat lan-kontratazioen bidez hartzeko aukera ezartzen du. Artikulu horretan bertan, autonomia-erkidegoei ematen die unibertsitateetako irakasle eta ikertzaile kontratatuen erregimena arautzeko ardura. 49.-53. artikuluetan arautzen denez, unibertsitateek kontrata ditzaketen hautagaiek, aurrez, lege honetan zehaztutako irakasle-kategoriak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute. Azkenik, 72. artikuluan xedatzen denez, unibertsitate pribatuetako irakasleen % 60k Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren (ANECA) edo erkidegoko legediak zehaztutako agentziaren aldeko ebaluazioa lortu beharko dute.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, 14. artikuluan, arlo horretan erkidegoak dituen eskumenen garapenean, irakasle eta ikertzaile kontratatuen kategoriak zehazten ditu; 27. artikuluan, berriz, Euskal Unibertsitate Sisteman jardun dezaketen ikertzaile kontratatuak zehaztu dira. Bestalde, II. kapituluan, 3. eta 4. ataletan, xedatzen denez, aurreko artikuluetan zehaztutako kategoriak kontratatzeko hautagaiek aldeko ebaluazioa edo txostena jaso behar dute. Lege horretan bertan, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziari agintzen zaizkio kontratatutako irakasleei buruzko txostenak ebaluatzea eta egitea. Azkenik, 80.3.k) artikuluan, agentzia horri ematen zaio unibertsitate ez publikoetako irakasleen irakaskuntza eta ikerkuntza-jardueraren kanpo-ebaluazio egiteko ardura.

Irakasleak ebaluatzeko eta egiaztatzeko legezko agindu hori garatzeko, azaroaren 13ko 192/2007 Dekretua argitaratu da abenduaren 28ko 350/2010 Dekretuak aldatua, Euskal Herriko Unibertsitatean kontratatutako irakasle eta ikertzaileek eta doktore-titulua duten unibertsitate pribatuetako irakasleek Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (Uniqual) ebaluazioa eta egiaztapena lortzeko prozedura arautzen duena, eta, era berean, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak edo elkartuak kontratatzeko aurretiazko txostena lortzeko prozedura arautzen duena.

Dekretu horren 6. artikuluak ebaluazio-irizpideak arautzen ditu; horren arabera, behin Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren Administrazio Kontseiluak irizpide horiek landu eta onartzen dituenean, Dekretu bidez onartuko dira.

Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentziaren Administrazio Kontseiluak, 2010eko abenduaren 15eko bilkuran, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile kontratatuak nahiz doktore-titulua duten unibertsitate pribatuetako irakasleak ebaluatzeko, egiaztatzeko eta ziurtatzeko erabili beharreko irizpideak onartu zituen, bai eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak eta elkartuak kontratatu aurreko txostena lortzeko irizpideak ere; beraz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eskatzen dio Dekretu bidez onartzeko, beharrezko diren izapideak egiten hasi ahal izateko.

Horrenbestez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren proposamenez; Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentziaren Administrazio Kontseiluak eskaturik; Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluaren, Eusko Jaurlaritzaren administrazio publikoetako Hizkuntza Normalizaziorako Zuzendaritzaren eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren txostena ikusita; Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera; eta 2011ko azaroaren 8an egindako bilkuran Gobernu Kontseiluak eztabaidatu eta onartuta;

Indargabetuta geratzen da uztailaren 29ko 149/2008 Dekretua, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentziak Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile kontratatuak nahiz doktore-titulua duten unibertsitate pribatuetako irakasleak ebaluatzeko, egiaztatzeko eta ziurtatzeko erabili beharreko irizpideak nahiz Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak eta elkartuak kontratatu aurreko txostena lortzeko irizpideak onartu zituena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko azaroaren 8an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARíA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)