Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2026ko azaroaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKADIKO KIROL PORTUAK
4986

IRAGARKIA, Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendariarena, ontzia Elantxobeko portutik kentzeko errekerimendua jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendariaren jakinarazpen pertsonala egitea, 2026ko irailaren 11koa, ontzia kentzeko errekerimendua jakinarazten duena. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko. Era berean, interesdunari jakinarazten zaio ontzia kentzen ez bada 10 egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Euskadiko Kirol Portuak erakundeak indarrean dagoen araudiak emandako ahalmenak baliatu ahal izango dituela, bereziki Euskal Autonomia Erkidegoko Portuei eta Itsas Garraioari buruzko ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 62. artikuluan xedatutakoa, portuko jabari publikoko ondasunen berreskuratze administratiboa ezartzen baitu.

14928090D NAN zenbakidunari jakinaraztea ontzia Elantxobeko portutik kentzeko errekerimendua.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 9a.

Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendaria,

JON ASUA ABERASTURI.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala