
223. zk., 2026ko azaroaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4984
IRAGARKIA, Bizkaiko Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoaren 2026ko irailaren 22ko Erabakia jakinarazten duena; horren bidez, zuzentzeko errekerimendua dagoela adierazten da.
Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Prozeduran interesa duen pertsonak (eranskinean agertzen da) egintzaren testu osoa eskura dezake Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko lurralde-bulegoan (Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Erabaki honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 10a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
CLARA NAVAS ROMANO.
RSS