
223. zk., 2026ko azaroaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4982
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Tepsa Iberia S.L.U. enpresak (Tepsa) Zierbena udalerrian (Bizkaia) ingurumen-baimen bateratuaren funtsezko aldaketa eskatzeko aurkeztutako proiektu teknikoa.
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bateratua exijitzen dio I.A eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatu nahi dituenari.
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 15. artikuluak xedatzen duenez, funtsezko aldaketari lotutako dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, jendaurrean jarriko da gutxienez hogei egun balioduneko epean (errege-dekretu hori Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duena da, zeinak Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen baitu).
Horiek horrela, AAI00379_MS_2026_001 espedientea jendaurrean jarri behar da, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkezteko.
Informazio publikoaren izapidea bete behar duen instalazioaren espedientea eskura egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa).
Zabalkunde handiagoa izan dezan, iragarki hau jarduera edo instalazioa kokatuta dagoen lurraldeko udalari jakinaraziko zaio, toki-erakundeak bere ediktu-oholean jar dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 10a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS