
223. zk., 2026ko azaroaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4981
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita ECN Cable Group S.L. enpresak Vitoria-Gasteiz udalerrian (Araba) ingurumen-baimen bateratua lortzeko aurkeztutako proiektu teknikoa.
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bateratua exijitzen dio I.A eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatu nahi dituenari.
Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 36. artikuluak xedatzen du ezen, aurkeztutako dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, instalazio- edo jarduera-proiektua jendaurrean jarriko dela hogeita hamar egun balioduneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan iragarri ondoren.
Horiek horrela, AAI00111_MS_2026_001 espedientea jendaurrean jarri behar da, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkezteko.
Informazio publikoaren izapidea bete behar duen instalazioaren espedientea eskura egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 10a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS