Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2026ko azaroaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4980

EBAZPENA, 2026ko azaroaren 16koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarena, Memoria Demokratikoa berreskuratzeko dokumentalak sortzeko 2026rako dirulaguntzen deialdia ebazten duena.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariaren 2026ko irailaren 9ko Ebazpenaren bidez, memoria demokratikoa berreskuratzeko dokumentalak sortzeko dirulaguntzen 2026. urteko deialdia egin zen eta deialdi hori arautzen duten oinarriak onartu ziren (EHAA, 2026ko irailaren 17koa, 178. zk.).

Ebazpen horren 13. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea I. eranskinean ageri diren entitateek atzera egiteko aurkeztutako eskaerak, eranskinean bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– Baztertzea II. eranskinean ageri diren entitateek aurkeztutako eskaerak, eranskinean bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Laguntzak ematea III. eranskinean zerrendatutako entitateei (zenbatekoak eranskinean bertan adierazten dira). De minimis laguntzak direnez, honako hau bete beharko dute: Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko (EB) 2023/2831 Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 2831. zk., 2023-12-15ekoa).

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Bilbao, 2026ko azaroaren 16a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

ALBERTO ALONSO MARTIN.

I. ERANSKINA
ATZERA EGIN DUTEN ESKATZAILEEN ESKABIDEAK
(Ikusi .PDF Fitxategia)
II. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikusi .PDF Fitxategia)
III. ERANSKINA
ENTITATE ESLEIPENDUNAK
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala