Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2026ko azaroaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
4979

HUTS-ZUZENKETA agindu honena: Agindua, 2026ko abuztuaren 28koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko unibertsitate-titulu ofizial batzuk ezartzeko eta beste batzuk kentzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak antzeman direnez Euskal Herriko Unibertsitateko unibertsitate-titulu ofizial batzuk ezartzeko eta beste batzuk kentzeko baimena ematen duen Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2026ko abuztuaren 28ko Aginduan (2026ko irailaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 180. zenbakian), euskarazko argitalpenean, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2026/3955(5/3) orrialdean, I. eranskinean, tituluaren izenean,

hau dio:

«Makinetako eta Mantentze-Lanetako Gradua».

Honela esan behar du:

«Itsasontzien Makineriako eta Mantentze Lanetako Gradua».


Azterketa dokumentala