
223. zk., 2026ko azaroaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 3 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4975
AGINDUA, 2026ko azaroaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Donostiako (Gipuzkoa) «Centro de Estudios A.E.G.» Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratuaren baimena.
Aztertu da zer espediente hasi duen «Centro de Estudios A.E.G.» ikastetxe pribatuaren erakunde titularrak; bertan, baimena aldatzeko eskatzen da Lanbide Heziketako goi-mailako bi espezializazio-kurtso berri emateko eta Lanbide Heziketako erdi mailako bi zikloren baja emateko.
Espediente horren izapideak egin dira araudiak ezarritako prozedura jarraituz; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); otsailaren 6ko 143/2024 Errege Dekretua (otsailaren 24ko BOE), Bilatzaileetako Posizionamenduko (SEO/SEM) eta Sare sozialetako Komunikazioko goi-mailako Lanbide Heziketako espezializazio-kurtsoa ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena, eta ekainaren 27ko 546/2023 Errege Dekretua eta uztailaren 4ko 569/2023 Errege Dekretua aldatzen dituena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2026-2027 ikasturterako, aldatu egiten da ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatu integratuaren baimena:
Kode zenbakia: 012479 (EAE) eta 20008064 (unibertsala).
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «Centro de Estudios A.E.G.».
Titularra: Centro de Estudios A.E.G.– Arroka, S.L.
Helbidea: Heriz pasealekua, 82.
Udalerria: Donostia / San Sebastián.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena ematen da «Python lengoaian aplikazioak garatzea» eta «Marketin eta salmentetarako eduki digitalak idaztea» goi-mailako bi espezializazio-kurtso emateko, eta «Jantzigintza eta moda» eta «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako zikloetako baja emateko.
2. artikulua.– Baimendutako lanbide-heziketako irakaskuntzen ondoriozko osaera.
1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
a) Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2.– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.
a) Marketina eta publizitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) Marketin eta salmentarako eduki digitalak idaztea, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
3.– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.
a) Web aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
c) Python lengoaian aplikazioak garatzea, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
4.– Lanbide-arloa: Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.
a) Patroigintza eta moda, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) Neurrirako eta ikuskizunetarako jantziak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
c) Ehungintzako eta larrugintzako diseinu teknikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
3. artikulua.– Ikastetxeak bete beharko du indarrean dagoen araudia, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, baliogabetuta geratuko da emandako baimena.
4. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
5. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu, eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko. Beste eskubide batzuk ere badituzu, informazio gehigarrian adierazten direnak ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honen bidez ematen den baimenak ez dakar, inola ere, inongo laguntzarik lortzea hezkuntza-itunen araubidearen bitartez.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hilabete biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 6a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.
RSS