
223. zk., 2026ko azaroaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 6 orri.)
- EPUB (321 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4974
EBAZPENA, 2026ko azaroaren 6koa, Ingurumeneko sailburuordearena, natura-ondarearen kontserbazioan ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsonei, elkarteei, fundazioei eta enpresei 2026rako dirulaguntzak ematea ebazten duena.
Lehenengoa.– Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2026ko maiatzaren 5eko Aginduaren bidez (EHAA, 87. zk., 2026ko maiatzaren 12koa), natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako dirulaguntzak arautzeko oinarriak ezarri eta laguntza horiek emateko deialdia egin zen 2026. urterako.
Bigarrena.– Natura Ondarearen eta Klima Aldaketara Egokitzeko zuzendariaren 2026ko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez (2026ko urriaren 6ko EHAA, 191. zk.) horretarako eratutako Balorazio Batzordea bildu da, hala xedatzen baitu Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2026ko maiatzaren 5eko Aginduak, zeinak natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako dirulaguntzak arautzeko oinarriak ezarri eta laguntza horiek emateko deialdia egiten baitu.
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2026ko maiatzaren 5eko Aginduaren eranskineko 16.1 oinarriaren arabera, aginduan jasotako dirulaguntzak norgehiagoka-prozeduraren bidez esleituko dira, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19. artikuluaren arabera.
Bigarrena.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2026ko maiatzaren 5eko Aginduaren eranskineko17.3 oinarriak ezartzen duenez, ebazpenak zehaztuko ditu, alde batetik, diruz lagundutako proiektuak, erakunde onuraduna, finantzatutako proiektua, lortutako puntuazioa eta emandako zenbatekoa adierazita, urteka banakatuta; ondoren, ordezkapenen zerrenda, izaera hori jasota eta balorazio-fasean lortutako puntuazioaren beheranzko hurrenkerari jarraituz ordenatuta, erakundea, proiektua eta gehieneko zenbatekoa adierazita; eskatutako laguntza eman ez zaien proiektuak, horretarako arrazoiak emanez; eta, onartu ez diren eskabideak, ez onartzeko arrazoiak adierazita.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2026ko maiatzaren 5eko Aginduaren eranskineko 17.1 oinarrian aurreikusitakoaren arabera, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzak, espedientea eta Balorazio Batzordearen txostena ikusita, ebazpen-proposamen arrazoitu bat egingo du, eta Ingurumeneko sailburuordeari bidaliko dio espediente osoarekin batera, ebazpena eman dezan.
Proposamen hori behin betikoa izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean xedatutakoaren arabera.
2026ko azaroaren 3an, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendariak ebazpen-proposamena egin zuen.
Hirugarrena.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2026ko maiatzaren 5eko Aginduaren eranskineko 17.1 oinarriaren arabera, Ingurumeneko sailburuordeak eskumena du onuradunak eta eman beharreko dirulaguntzen zenbatekoak zehazteko.
Honako hauek ikusi dira: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2026ko maiatzaren 5eko Agindua, natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako dirulaguntzak arautzeko oinarriak, eta laguntza horiek emateko deialdia egiten duena 2026. Urterako; lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena; abenduaren 3ko 410/2024 Dekretua, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; eta gainerako arau orokorrak.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei dirulaguntza ematea, bertan zehazten diren proiektuetarako eta zenbatekoekin.
Bigarrena.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2026ko maiatzaren 5eko Aginduaren eranskineko 19. oinarrian xedatutakoaren arabera ordainduko dira dirulaguntzak.
Hirugarrena.– Eskatutako dirulaguntza ukatzea, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2026ko maiatzaren 5eko Aginduaren eranskineko 15.3 oinarrian ezarritakoaren arabera, ebazpen honen II. eranskinean adierazitako erakundeei, bertan zehazten diren arrazoiengatik.
Laugarrena.– Dirulaguntza ordaintzeko, onuradunak agiri bidez egiaztatu beharko du, bai eta sortutako dokumentazioa aurkeztu ere, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2026ko maiatzaren 5eko Aginduaren eranskineko 19.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.
Dirulaguntza Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2026ko maiatzaren 5eko Aginduaren eranskineko 19. oinarrian ezarritakoaren arabera ordainduko da, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendariak ebazpena eman ondoren.
Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, interesdunei jakinarazteko, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2026ko maiatzaren 5eko Aginduaren eranskineko 17.6 oinarriaren arabera.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 6a.
Ingurumeneko sailburuordea,
JOSU BILBAO BEGOÑA.
RSS