
223. zk., 2026ko azaroaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
OSASUN SAILA
4973
179/2026 DEKRETUA, azaroaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluaren osaera nominala berritzen duena.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, 22. artikuluan, hau ezartzen du:
«1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren zuzendaritza-organoak bi dira: administrazio-kontseilua eta presidentea; presidente-kargua osasun-arloko eskumena duen saileko sailburuak beteko du.
2.– Administrazio-kontseilua hauek osatuko dute: presidenteak eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkaritzan, gehienez ere beste bost kidek. Kontseiluaren aginpideak hauek dira: enteari atxikitako baliabideen planifikazio estrategikoa, jarduketen zuzendaritza, gestioaren goi-kontrola eta entearen mendeko zerbitzu sanitarioak emango dituzten sarearen muturreko erakundeak eratzeko prozesua eta intentsitatea gidatu eta bultzatzeko beharrezko ahalmenak, nortasun juridikoa emateko ahalmena izan ezik.
3.– Araudiz, hain zuzen estatutu sozialen bidez, entearen administrazioko eta gestio korporatiboko erakunde zentrala sortuko da, Administrazio Kontseiluari laguntzeko egitura zuzentzaile gisa. Zuzendaritza-organoen akordioak betetzeko, besteak beste aginpide hauek izango ditu: entearen mendeko zerbitzu sanitarioak emango dituzten erakunde guztiekiko ezarriko diren lankidetza, kontrola, koordinazio estrategikoa eta gestio-aginte zentralizatuak.»
Bestalde, Osakidetza Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Estatutu Sozialak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 8.2 artikuluan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkotza egiten duten bost kidek osatzen dute erakunde horretako Administrazio Kontseilua, presidenteaz gain. Jaurlaritzak izendatu beharko ditu kide horiek: alegia, bi kide Ekonomia eta Ogasuneko (egun, Ogasun eta Finantzetako) sailburuaren proposamenez, eta gainontzeko hirurak, Osasuneko sailburuaren proposamenez.
Horri jarraituz, ente publiko horren Administrazio Kontseiluko kideen aurreko izendapenak eta berritzeak kasuan kasuko dekretuen bidez egin ziren.
Jarraian aipatzen diren dekretuen bidez egindako kargu-uzteen eta izendapenen ondorioz izandako aldaketak direla-eta, beharrezkoa da Administrazio Kontseiluaren osaera berritzea eta egokitzea. Hona dekretuok: 331/2024 Dekretua, azaroaren 12koa, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordea kargutik kentzen duena; 333/2024 Dekretua, azaroaren 12koa, Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuordea izendatzen duena; 151/2026 Dekretua, irailaren 15ekoa, Aurrekontuen zuzendaria kargutik kentzen duena; 152/2026 Dekretua, irailaren 15ekoa, Aurrekontuen zuzendaria izendatzen duena; eta, azkenik, 155/2025 Dekretua, uztailaren 22koa, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretuaren bigarren huts-zuzenketa egiten duena.
Horrenbestez, Osasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2026ko azaroaren 3an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluko kide-kargutik kentzea honako hauek:
José Enrique Corchón Álvarez, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordea.
Josu Iñaki Garay Ibáñez de Elejalde, Aurrekontuen zuzendaria.
Gonzalo Tamayo Medel, Osasuneko sailburuordea.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluko kide izendatzea honako hauek:
José Enrique Corchón Álvarez, Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuordea. Alaitz Zabala Zarate, Aurrekontuen zuzendaria.
Gonzalo Tamayo Medel, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea.
Hirugarrena.– Ondorioz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseilua honela osatuta egongo da:
Presidentea:
Alberto Martínez Ruiz, Osasuneko sailburua.
Bokalak:
Gonzalo Tamayo Medel, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea.
Aritz Uriarte Fuertes, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea.
José Enrique Corchón Álvarez, Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuordea. Alaitz Zabala Zarate, Aurrekontuen zuzendaria.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko azaroaren 3an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS