Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2026ko azaroaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4936

EBAZPENA, 2026ko azaroaren 10ekoa, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskadiko kirol- eta aisia-erabilera nautikorako guneetako amarralekuak erabiltzeko tituluak emateko prozedura eta haien araubide juridikoa arautzen dituen dekretu-proiektua.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Euskadiko kirol- eta aisia-erabilera nautikorako guneetako amarralekuak erabiltzeko tituluak emateko prozedura eta haien araubide juridikoa arautzen dituen dekretu-proiektua prestatu du. Proiektua Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoarekin bat etorriz izapidetu behar da.

Ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubideei eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrak jendaurrean jarriko dira, xedapenen izaera dela-eta hala egitea komeni denean.

Horretarako, proiektua jendaurrean jartzen da, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 17.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Horretarako, hilabeteko epea ezartzen da, aldez aurreko onespena duen xedapenaren testua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan argitaratzen denetik aurrera zenbatuta.

Azaldutakoagatik, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Euskadiko kirol- eta aisia-erabilera nautikorako guneetako amarralekuak erabiltzeko tituluak emateko prozedura eta haien araubide juridikoa arautzen dituen Dekretu-proiektua. Epea hasiko da aldez aurreko onespena duen xedapenaren testua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunean, eta 2026ko abenduaren 14an amaituko da, egun hori barne.

Bigarrena.– Epe horretan, edozein pertsona fisikok edo juridikok, publiko zein pribatu izan, Dekretu-proiektua kontsultatu ahal izango du Portuen, Itsas Gaien, eta Itsasertzaren Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, 01010), edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus), bai eta egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ere aipatutako egoitzetan.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 10a.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala