Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2026ko azaroaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4935

EBAZPENA, 2026ko azaroaren 7koa, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez akatsak zuzentzen baitira 2026ko urriaren 8ko Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei Euskal Autonomia Erkidegoan GIB/hiesa, C hepatitisa (CH) eta sexu-transmisiozko infekzioak (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko programak garatzeko.

Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2026ko urriaren 8ko Ebazpenaren bidez, Osasuneko sailburuaren 2026ko ekainaren 23ko Aginduan araututako laguntzen onuradun diren irabazi-asmorik gabeko ekimen sozialeko entitateen zerrenda eta emandako zenbatekoak argitaratzea ebatzi zen, ebazpenaren eranskinean agertzen zen bezala. Agindu horren bidez, irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei EAEn GIB/hiesa, C hepatitisa (CH) eta sexu-transmisiozko infekzioak (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko programak garatzeko laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onartu ziren.

Akats bat aurkitu da aipatutako ebazpenaren eranskinean (2026ko urriaren 28ko EHAA, 206. zk), eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren babesean, zuzendu egin behar da, ebazpen honen eranskinean adierazitako moduan.

Horrela, aurreko paragrafoetan adierazitakoarekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Osasuneko sailburuaren 2026ko ekainaren 23ko Aginduan araututako laguntzen entitate onuradunen eta emandako zenbatekoen zerrenda zuzendua argitaratzea, ebazpen honen eranskinean adierazitako moduan. Agindu horren bidez, irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei GIB/hiesa, C hepatitisa (CH) eta sexu-transmisiozko infekzioak (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko programak EAEn garatzeko laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onartzen dira.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 7a.

Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

GONZALO TAMAYO MEDEL.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala