
215. zk., 2026ko azaroaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (117 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4770
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Oiartzungo (Gipuzkoa) udalerrian dagoen Aiendola edo Penadegi harguneko 20 l/s-ko ur-aprobetxamendurako administrazio-emakidaren funtsezko ezaugarriak aldatzeko eskaera, Oiartzungo Udalaren izenean inskribatua, herri-hornidurarako, eta aurretik emandako beste emakida baten iraungitzea (A-G-2011-1403 espedientea). Aldaketaren xedea da gehieneko emaria 20 l/s-tik 70 l/s-ra handitzea eta A-G-2011-1403 espedientean aurrez erregistratutako Epele Behekoa hartunea gehitzea.
– Espedientea: MCA-G-2023-0002.
– Eskatzailea: Oiartzungo Udala.
– Bilketa-puntuen kokapena:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
– Sistemaren urteko gehieneko bolumena: 856.800 m3/urte.
– Sistemaren aldiuneko gehieneko emaria: 70 l/s.
– Uraren erabilera: herri-hornidura.
– Jardueraren deskribapena: emakidaren bolumena egungo beharretara egokitzea eta harguneen kopurua Oiartzun izeneko sisteman gaur egun erabiltzen direnetara egokitzea eskatzen da. Sistema horrek kota baxuetan kokatutako auzoak hornitzen ditu. Aldaketak gehieneko berehalako emaria 20 l/s-tik 70 l/s-ra handitzea eta A-G-2011-1403 espedientean aurrez erregistratutako Epele Behekoa hargunea gehitzea jasotzen ditu.
Uraren Euskal Agentziak aprobetxamendu-eskubidea iraungitzeko administrazio prozedurak hasi ditu. Prozedura horien ezaugarriak jarraian zehazten dira.
– Iraungitzen den espedientea: A-G-2011-1403.
– Hasteko modua: ofizioz.
– Interesduna: Oiartzungo Udala.
– IFZ: P2006800C.
– Hargunea: Penadegi (jatorrizko izena, ondoren Epele Behekoa izenez izendatua).
– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X=595.781; Y=4.791.591.
– Udalerria (LH): Oiartzun (Gipuzkoa).
– Uraren erabilera: herri-hornidura.
– Gehieneko emaria (l/s): 25 l/s.
– Ebazpenaren eguna: 1976ko azaroaren 5a.
– Amaitzeko arrazoia: emakidaren funtsezko baldintzak ez betetzea.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 29a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS