Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2026ko azaroaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4769

IRAGARKIA, Zestoa eta Aiako udalerrien artean (Gipuzkoa) Granadaerreka (Altsolarats) ibaiaren jabari publiko hidraulikoan dauden «Bekola Serrería» presa iragazkortzeko eta balioan jartzeko lanen espedientea jendaurreko informazioan jartzen duena.

Espedientea: AO-G-2026-0355.

Eskatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Ibilgua/k: Granadaerreka (Altsolarats).

Udalerria eta lurralde historikoa: Zestoa eta Aia (Gipuzkoa).

Jarduketa-eremua (koordenatuak UTM (30N ETRS89)): X = 563915; Y = 4788615.

Obren helburua da Aia eta Zestoa udalerrien arteko mugan, Granadaerreka ibaiaren jabari publiko hidraulikoan kokatzen den Bekola Serreria presaren iragazkortasuna hobetzea. Horretarako, ibaiaren ezkerraldean, Zestoako udalerrian, gutxi gorabehera 80 metro luzeko alboko kanal bat egingo da, haren trazadura induskatuz eta hondoa zein ezpondak harri-lubetaz egokituz. Era berean, presatik gora emaria erregulatzeko dike bat eraikiko da, zirkulatzen duen emariaren zati bat kanal horretara bideratzeko. Halaber, dagoen presan azpimendatze- eta sendotze-lanak egingo dira, haren egonkortasun estrukturala bermatzeko eta kontserbazioa sustatzeko.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian, Informazio Publikoa atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 28a.

Zuzendari nagusia.
EE (2026ko otsailaren 20ko Ebazpena).

Lan-baimenen arduraduna,

MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.


Azterketa dokumentala