
215. zk., 2026ko azaroaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4759
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren 2026ko irailaren 29ko Ebazpena, larrialdien arloko zehapen-prozedura batena.
Ezin eginik ebazpenaren jakinarazpen pertsonala horretarako egindako saioan, iragarki hau argitaratzen da haren jakinarazpen gisa, hala xedatzen baitu 44. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi edo Babes Zibileko sailburuordeari, berak baitu errekurtsoaz ebazteko eskumena. Errekurritzeko epea, hilabetekoa, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunean zenbatzen hasiko da.
Eskuragarri duzu espedientearen ebazpenaren testu osoa Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan (Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 28a.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria,
JOSEBA MIRENA ZORRILLA IBAÑEZ.
RSS