Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2026ko azaroaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4758

IRAGARKIA, 2026ko urriaren 27koa, Deskarbonizazio zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira parke eoliko honen eta hari lotutako azpiegituren proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa: «Clúster de parques eólicos Subero y Durakogain» (9,9 MW), Aramaioko (Araba) eta Eskoriatzako (Gipuzkoa) udal-mugarteetan.

Jakinik zer xedatzen duen 7. artikuluan maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duenak, eta zer dioen 53. artikuluan abenduaren 26ko 24/2013 Legeak, Sektore Elektrikoarenak, eta kontuan izanik, orobat, abenduaren 9ko 21/2013 Legea, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta abenduaren 9ko 10/2021 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioari buruzkoa, jendaurrean jartzen dira honako hauen proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa: «Clúster de parques eólicos Subero y Durakogain» eta hari lotutako azpiegiturak.

Espedientea: 01–GE–Y–2025–00018 // 20–GE–Y–2025–00006.

• Proiektua: «Clúster de parques eólicos Subero y Durakogain», 9,9 MW-eko potentzia instalatuduna eta hauek osatua:

– 2 aerosorgailu, 4,95 MW-eko potentziadunak eta 110 metro luze abatzeraino, 110 m-ko 1 dorre meteorologiko, Aramaioko udal-mugartean (Araba).

– Ekoitzitako energia elektrikoa ebakuatzeko azpiegitura, hauek osatua:

Goi-tentsioko lurpeko lineak (30 kV) aerosorgailu bakoitzetik sekzionamendu-zentroraino, 3.775 metro eta 2.961 metro ingurukoak, Aramaioko (Araba) eta Eskoriatzako (Gipuzkoa) udal-mugarteetan.

30kV-eko sekzionamendu-zentroa, Eskoriatzako udal-mugartean kokatua.

• Xedea: energia elektrikoa sortzea lurreko teknologia eoliko berriztagarriaren bidez.

• Eskatzailea: Alerion Spain, S.L. (CIF: B67364885).

• Eskaeraren gaia: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

• Eraginpeko udal-mugarteak: Aramaio (Araba) eta Eskoriatza (Gipuzkoa).

• Banaketa-sarerako ebakuazio-puntua: egungo 30 kV-eko L3051 08 Mondragón-Eskoriatza 1 aireko linea elektrikoaren euskarri bat, honen jabetzakoa: I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.

• Egikaritze materialaren aurrekontua (BEZik gabe): 16.886.731,87 euro.

Proiektu honi aldez aurreko administrazio-baimena ematea Deskarbonizazio Zuzendaritzari dagokio, eta horretarako, beharrezkoa da proiektua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena jendaurreko izapidean jartzea, biak egintza berean, hala xedatzen baitu 36. artikuluan abenduaren 9ko 21/2013 Legeak, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoak.

Iragarki hau argitaratuta, bai interesdunek bai gainerako herritarrek aztergai izango dute dokumentazioa Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea, 2 – Vitoria-Gasteiz), Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, Donostia) eta esteka honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 30 egun balioduneko epea egongo da alegazioetarako. Alegazioak idatziz nahiz euskarri fisikoan aurkeztu ahalko dira Arabako Lurralde Ordezkaritzako erregistro nagusian, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzakoan, EAEko Administrazio Publikoko erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) eta urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearenak, 16. artikuluan aurreikusten dituen moduetan.

Gogorarazten da pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko entitateek eta urriaren 1eko 39/2015 Legeak 14. artikuluan identifikatzen dituen beste subjektu batzuek bitarteko elektronikoez baliatu behar dutela administrazio publikoekiko izapide administratiboetarako. Hala, bada, azken horiek jendaurreko izapide hau dela-eta aurkezten dituzten alegazioak baliabide elektronikoen bidez bideratu beharko dira ezinbestez.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 27a.

Deskarbonizazio zuzendaria,

GUILLERMO ALLENDE ARANGUIZ.


Azterketa dokumentala