Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2026ko azaroaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
4757

EBAZPENA, 2026ko azaroaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita agortu egin dela 2026ko ekitaldiari dagokion aurrekontu-kreditua, aktibo ez-korronteetan inbertsioak egiteko laguntzak finantzatzekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiaren 2026ko irailaren 21eko Ebazpenaren babesean. Ebazpen horren bidez, laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko 2026rako dirulaguntzen deialdirako oinarriak onartzen dira.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2026ko irailaren 21eko Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren laneratzeko enpresak sortu eta mantentzera bideratutako dirulaguntzen 2026ko deialdia eta haren oinarriak.

Aipatutako ebazpenaren 40.2 artikuluak xedatzen du laguntza-eskaerak espedientea osorik dagoen unearen arabera ebatziko zirela, hurrenkera ordenatuan. Era berean, ezartzen da laguntzak ukatuko direla baldin eta kreditu egoki eta nahikorik ez badago, eta horren berri emango dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, administrazio-ebazpen baten bitartez.

Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko 2026ko laguntzen deialdiaren 2. artikuluan ezartzen da laguntzen bolumen osoak ez duela gaindituko aurrekontuetako zenbatekoa edo, beharrezkoa izanez gero, zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena; zenbateko gehigarria guztizko bolumenaren % 15 izango da eta, dirulaguntzak emateari aplikatzeko, ez da beste deialdi bat egin beharko. Eguneratzerik izanez gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez argitara eman behar da, baina argitaratze horrek ez du ekarriko beste eskaera batzuk aurkezteko epe bat zabaltzea, ez eta ebazteko beste epe bat hastea ere.

Halaber, aipatutako 2. artikuluan jakitera ematen da 2026rako deialdi honi esleitutako kredituaren zenbateko osoa.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2026ko irailaren 21eko Ebazpenaren 12. artikuluan jasotako aktibo ez-korronteetako inbertsioetarako laguntzetara bideratutako baliabide ekonomikoak behin agortuta (ebazpen horren bidez onartu ziren 2026rako laneratzeko enpresak sortu eta mantentzera bideratutako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2026ko irailaren 21eko Ebazpenaren 12. artikuluan aurreikusitako aktibo ez-korronteetan egindako inbertsioetarako dirulaguntzak finantzatzeko 2026rako esleitutako aurrekontu-kreditua agortu dela 2026ko urriaren 1ean, 08:47an aurkeztutako espedientearekin.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 2a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

FERNANDO PARICIO CARRIÓN.


Azterketa dokumentala