
215. zk., 2026ko azaroaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4743
AGINDUA, 2026ko urriaren 29koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Gipuzkoa Espetxeko tratamendu-zuzendariordearen kargu-uztea xedatzen duena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lege honek ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau,
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Hector Valladares Narganes, Gipuzkoa Espetxean tratamendu-zuzendariordea izateari utz diezaiola (512432 kodea, 3 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzteak 2026ko urriaren 30ean izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 29a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS