Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2026ko urriaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4547

1756/2026 EBAZPENA, urriaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita ebazpen honena: 1509/2026 Ebazpena, irailaren 1ekoa, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen lanbide-garapeneko maila aitortzeko eskabideak ebazten baitira eta behin betiko esleipena argitaratzeko agintzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 2081/2025 Ebazpenaren bidez argitaratutako lanbide-garapeneko ohiko deialdiari dagokionez.

Azaroaren 22ko 395/2005, otsailaren 27ko 35/2007 eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuen bidez arautzen da, hurrenez hurren, Osakidetzako langile sanitario lizentziadunen, diplomadun sanitarioen eta lanbide-heziketako profesional sanitarioen eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen lanbide-garapena. Dekretu horien 11. artikuluak ezartzen duenez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari dagokio jarritako erreklamazioak ebaztea eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen lanbide-garapeneko mailak behin betiko esleitzea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 2081/2025 Ebazpenaren bidez arautzen dira Osakidetzaren mendeko zerbitzu-erakundeetako profesionalentzako 2025eko ekitaldiko lanbide-garapenaren maila esleitzeko ohiko deialdiaren baldintzak, eskabideak eta ebaluazio- eta esleipen-prozedurak, bai eta 2022, 2023 eta 2024ko ekitaldiei dagozkienak ere, deialdiak arautu zituzten ebazpenetan eskatutako sarbide-betekizunak ez zituzten profesionalentzat.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 1eko 1509/2026 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen lanbide-garapeneko maila aitortzeko eskabideak ebazten dira eta behin betiko esleipena argitaratzeko agintzen da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 2081/2025 Ebazpenaren bidez argitaratutako lanbide-garapeneko ohiko deialdiari dagokionez.

Administrazio Publikoen Administrazio-Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Era horretako hutsak atzeman dira Osakidetzako zuzendari nagusiaren irailaren 1eko 1509/2026 Ebazpenaren eranskinean, eta zuzendu egin dira.

Azaldutako guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Lanbide-taldearen arabera aitortutako mailen behin betiko esleipena» eranskinean honako hauek sartzea:

B1 TALDEA: DIPLOMADUN SANITARIOA
(Ikusi .PDF Fitxategia)
D1 TALDEA: TEKNIKARI LAGUNTZAILE SANITARIOA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Bigarrena.– «Lanbide-taldearen arabera aitortutako mailen behin betiko esleipena» eranskinean honako hauek baztertzea:

A1 TALDEA: LIZENTZIADUN SANITARIOAK
(Ikusi .PDF Fitxategia)
D1 TALDEA: TEKNIKARI LAGUNTZAILE SANITARIOA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza–Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio-Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala