Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2026ko urriaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4544

EBAZPENA, 2026ko urriaren 7koa, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren maiatzaren 19ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteentzako 2026rako laguntzen deialdia egin zen.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren maiatzaren 19ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteentzako 2026ko laguntzen deialdia egin zen. Agindu horretan argitaratu zen, halaber, deialdi horretako Balorazio Batzordearen osaera.

Balorazio Batzordeak, 2026ko abuztuaren 19an eratuak, eskabideak ebaluatu eta txosten teknikoa egin zuen, eta Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari helarazi zion.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak laguntza-deialdi hori emateko behin-behineko ebazpena eman zuen 2026-08-19an, interesdunei jakinarazi zitzaien eta alegazioak aurkezteko epe bat ireki zen. Elkarte eskatzaile guztiek jaso zuten jakinarazpena, eta jakinarazi dute ez dutela alegaziorik aurkeztuko.

Ondoren, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak behin betiko ebazpen-proposamena sinatu zuen.

Deialdi horren oinarrien arabera, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari dagokio ebazteko eskumena, kide anitzeko organoak igorritako eta Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak sinatutako ebazpen-proposamenean oinarrituta.

Beraz, emandako behin-behineko ebazpena, behin betiko ebazpen-proposamena eta aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei Euskal Autonomia Erkidegoko arraza garbien abeltzain-elkarteentzako laguntzak ematea. Ez dago ezetsitako eskaerarik.

Bigarrena.– Laguntza onartutzat joko da 10 egun baliodun igaro ondoren, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Emandako zenbatekoen % 50 emakida jakinarazi ondoren ordaintzeko agintzea, jaso eta hilabeteko epea igaro ondoren. Gainerako zenbatekoa dirulaguntzaren xede diren gastu guztiak behar bezala justifikatu ondoren ordainduko da, 2027ko urtarrilaren 11 baino lehen. Horretarako, gastuaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

Laugarrena.– Laguntza-lerro honetan diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko gehieneko epea 2026ko abenduaren 31 izango da.

Bosgarrena.– Justifikatzeko epea 2027ko urtarrilaren 11n amaituko da.

Seigarrena.– Deialdia arautzen duen aginduan ezarritako betebeharren bat betetzen ez bada, edo dirulaguntza emateko ebazpen honetan ezartzen diren baldintzak betetzen ez badira, edo Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kausaren bat gertatzen bada, Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeak ebazpen bidez deklaratuko du dirulaguntza jasotzeko eskubide osoa edo partziala galdu dela eta, hala badagokio, jasotako laguntzak eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola, osorik edo zati batean, proiektuaren gauzatze-mailaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta 20/1991 Legearen 40. artikuluan xedatutakoaren arabera.

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA.– Errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 7a.

Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala