
206. zk., 2026ko urriaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4540
EBAZPENA, 2026ko urriaren 15ekoa, Langileriaren kudeaketa zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita zozketaz aukeratuko dela zer letraren araberako ordena alfabetikoz kudeatuko diren hautagaiak 2027-2028 ikasturteko ordezkapenetarako eta ikasturte berean litezkeen gainerako hautaketa-prozesuetan.
Hezkuntzako sailburuaren 2026ko maiatzaren 11ko aginduz, zeinaren bidez arautu egin baitzen aldi baterako irakasleen hautaketa eta kudeaketa Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetarako, izen-abizenen ordena alfabetikoa baliatuko da puntuazio-berdinketak hausteko, eta ordena horren abiapuntu-letra urtero egingo den zozketa batean aukeratuko da.
Letra horren arabera zehaztuko da, halaber, zer hautagaik hasiko duen hurrenkera alfabetikoa ikasturtean izan litezkeen gainerako hautaketa-prozesuetan, zozketa honetan aukeratutako letra dutenetako lehenak, hain zuzen ere.
Aurreko guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Iragartzea ezen, puntuazio-berdinketarik gertatuz gero 2027-2028 ikasturteko ordezkapenetarako, hautagaien tokia zerrendan zozketa bidez zehaztuko dela, eta zozketa hori 2026ko azaroaren 6an egingo dela, 10:00etan eta Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren egoitzan (Donostia-San Sebastian kalea 1, Vitoria-Gasteiz). Zozketa beraren emaitza erabilita erabakiko da, halaber, hautagaien esku-hartzearen abiapuntu alfabetikoa ikasturtean egiten diren gainerako hautaketa-prozesuetan, zeren, bere izen-abizenengatik lehenengoa dagoena zozketako letra dutenen artean, horrexekin hasiko baita hurrenkera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 15a.
Langileriaren kudeaketa zuzendaria,
UNAI NIETO MARIJUAN.
RSS