
206. zk., 2026ko urriaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4529
1628/2026 EBAZPENA, urriaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez familiako eta komunitateko medikuntzako irakaskuntzaren koordinatzaileak bere lanpostua betetzeari uzten baitio, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Lehen Mailako Arretako Zuzendariordetzan, Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatean, Gipuzkoan, erretiroa hartzeagatik.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren otsailaren 3ko 87/2011 Ebazpenaren bidez, Eulalia Mariñelarena Mañeru andrea izendatu zen Gipuzkoako familiako eta komunitateko irakaskuntzako koordinatzailearen lanpostua betetzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Lehen Mailako Arretako Zuzendariordetzan, Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatean.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak kontuan hartuta, Langileen eta Talentuaren Zuzendaritza honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Eulalia Mariñelarena Mañeru andrea Gipuzkoako familiako eta komunitateko irakaskuntzako koordinatzailearen kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Lehen Mailako Arretako Zuzendariordetzan, Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatean, erretiroa hartzeagatik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko urriaren 31ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Lehen Mailako Arretako Zuzendariordetzari eta Plangintzako eta Langileen Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 6a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS