
200. zk., 2026ko urriaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4409
IRAGARKIA, Erandioko udalerrian (Bizkaia), uren aprobetxamendu baten administrazio emakidaren ebazpena eta beste baten iraungitzea argitaratzeko dena.
Emandakoaren espediente-kodea: A-B-2025-0023.
Eskatzailea: Juan Ignacio Aguirre Isasi.
Iraungitakoaren espediente-kodea: A-B-2011-2380.
Eskatzailea: Juan Ignacio Aguirre Isasi.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez (30eko BOE) onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduak 116. artikuluan aurreikusitakoa betez, jakitera ematen da, denek jakin dezaten, ezen Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko abuztuaren 10eko ebazpenez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, eman zaiola Juan Ignacio Aguirre Isasiri Erandioko udalerrian (Bizkaia) dagoen izenik gabeko putzu baten aprobetxamendurako administrazio-emakida, zeinari esker 20 urtez putzuko 134 m3 ur aprobetxatu ahalko dituen, urtean, ureztatzeko.
Jakinarazten da, halaber, iraungitzat jo dela Erandioko udalerrian (Bizkaia) dagoen putzu bateko urak aprobetxatzeko eskubidea, Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoaren 1993ko azaroaren 17ko ebazpenez inskribatua (Espediente zenbakia: A-B-2011-2380).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 6a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS