
200. zk., 2026ko urriaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (132 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4406
IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduaren eskubidea iraungitzeari buruzkoa.
Ur-aprobetxamenduen arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera argitaratzen da iragarki honen eranskinean zehazten diren ezaugarriak dituzten ur-emakiden eskubideak azkentzeko administrazio-prozedurak hasten direla, bertan azaldutako arrazoiengatik.
Espediente horiek Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduko 163., 164. eta horiekin bat datozen artikuluetan jasotako izapideen arabera izapidetuko dira.
Horri dagokionez, 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, ura ureztatzeko edo herritarrak hornitzeko erabiltzen bada, emakidaren titularrak emakida berri bat lortu ahal izango du erabilera eta xede bererako. Eskaera hori iraungitze-espedienteko aldez aurretiko entzunaldiaren izapidean edo emakidaren indarraldiko azken bost urteetan egin behar da.
Edozein administrazio-ekintza gauzatu aurretik, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta 20 egun balioduneko epea zabaltzen da beharrezko ikusten diren alegazioak aurkezteko Uraren Euskal Agentziari.
Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 25a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS