
200. zk., 2026ko urriaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4404
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren ebazpena, kontsumo arloko SAN-48A001-1-2026 zenbakiko zehapen-espedientea ebazten duena.
Ezin eginik aipatutako ebazpenaren jakinarazpena bide arrunta erabiliz, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatzen baitu 44. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.
Jakinarazten da, beraz, 2026ko irailaren 21ean ebatzita geratu zela B39811997 IFZri SAN-48A001-1-2026 zenbakiaz irekitako zehapen-prozedura.
Hautsitako araua: 4/2023 Legea, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuarena (139.28 artikulua).
Ezarritako zehapena: 85.000 euro.
Legezko ohartarazpenak: aipatutako ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, ondorioz, haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinarazten zaio, halaber, zehapena honela ordaindu behar dela:
Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egin den egunetik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo, hilaren egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken egunera bitartean egin bada, egin den egunetik hurrengo bigarren hilaren 5era arte, edo, hil horren 5a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea ordainketarako epe orokorra baino geroago amaitzen bada, ordainketa-epe hori errekurtsoa aurkezteko epearen osteko lehen egun baliodunera arte luzatuko da, non eta ez den errekurtsorik aurkeztu, hala aurreikusten baitu 59. artikuluan urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duenak.
Ordainketa egitean, IFZ eta espedientea-zenbakia adierazi beharko dira (B39811997 eta SAN-48A001-7-2026, hurrenez hurren), izapidea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuarekikoa dela zehaztuz. Horretarako, zehapen-espedientearen dokumentuak eskuragarri daude Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren karpetan: (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/).
Aurrekoa argitaratuta, haren jakitun jartzen da eranskineko interesduna, jakinarazpen-balioa baitu berarentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 5a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
ANA MARÍA SÁNCHEZ HERRÁEZ.
RSS