Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2026ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4402

IRAGARKIA, 2026ko irailaren 22koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroko espediente batzuei buruzko dokumentazio-errekerimenduak jakinaraztekoa.

Aipatutako errekerimenduen jakinarazpenak egiten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan araututakoa betetzeko.

Eranskinean zerrendatzen diren espedienteetan interesdun direnei (eranskinean daude identifikatuta) jakinarazten zaie haien espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela 10 egun balioduneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horretarako, Izatezko Bikoteen Erregistroaren lurraldearen arabera dagokien administrazio-unitatera jo beharko dute:

Arabako lurralde-ordezkaritza: Samaniego kalea 2, 01008, Vitoria-Gasteiz.

Bizkaiko lurralde-ordezkaritza: Diego Lopez de Haroko kale nagusia 85, 48011, Bilbao.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaritza: Intxaurrondo kalea 70, 20015, Donostia.

Halaber, interesdunei jakinarazten zaie epe hori igarota ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu, eskaerari uko egin diotela ulertuko dela.

Interesdunek errekerimenduen testu osoa ikusi ahal izango dute, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden agirien kopiak lortu ere. Horretarako, lurralde historikoaren arabera dagokien administrazio-unitatera jo beharko dute, goian adierazi bezala.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere sar daitezke espedientearen edukira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 22a.

Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,

JOSÉ MARÍA EZKERRA FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala