
200. zk., 2026ko urriaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (145 KB - 3 orri.)
- EPUB (182 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4401
IRAGARKIA, 2026ko irailaren 29koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «ALI 220 kV azpiestazioa POra egokitzeko eta APD handitzeko proiektua», Vitoria-Gasteizko mugartean (Araba).
Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta bat etorriz errege-dekretu horretako azken xedapenetako lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.etik 56.era bitarteko artikuluetan eta 55. artikuluan ezarritakoarekin, jendaurrean jartzen dira instalazio elektriko hau egiteko proiektua bera eta eskatzaileak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza (proiektu hori burutzeko eskatu dira aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena eta erabilera publikorako deklarazioa).
Espedientea: 01–AT–Y–2026–00020.
• Eskatzailea: Red Eléctrica de España S.A.U. (IFK: A85309219).
• Eskatzen direnak: aurretiko administrazio-baimena, eraikuntza-baimena eta, zehatz-mehatz, onura publikokoa dela aitortzea.
• Xedea: eskatutako eskariari elektrikoa segurtasun-baldintzetan erantzutea, ALI 220 kV azpiestazioa POra egokituz; azpiestazioa zabaltzea banaketan laguntzako posizio batean (TRP3), guztia barra bikoitzeko konfigurazioan eta GIS teknologian; eta beste era batera konfiguratzea 220 kV AE Ali-Vitoria AE 1 eta 2 aireko linea (zirkuitu bikoitza) eta SE Ali-SE Mercedes Benz (zirkuitu bakuna) aireko linea.
• Eragindako udal-mugartea: Vitoria-Gasteiz (Araba).
• Instalazioaren ezaugarriak: David González Jouanneau industria-ingeniariak 2026ko martxoan sinatutako proiektuan jasotakoak.
• Proiektuak eraginpean hartzen dituen ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.
• Aurrekontua: 8.094.637 euro.
Horren berri ematen da, interesdunek eta herritarrek oro har dokumentazioa aztertu ahal izateko, Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2 – Vitoria-Gasteiz) edo esteka honetan: https://www.euskadi.eus/informacion-publica-de-proyectos-sobre-minas-y-energia/web01-a2energi/es/
Bada, 30 egun balioduneko epea egongo da egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ordezkaritza honi aurkeztu beharko zaizkio alegazioak, idatziz edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduren batean.
Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hala, bada, azken horiek jendaurreko izapide hau dela-eta aurkezten dituzten alegazioak baliabide elektronikoen bidez bideratu beharko direla ezinbestez.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 29a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkaria,
JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.
RSS