
200. zk., 2026ko urriaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
4400
EBAZPENA, 2026ko irailaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, ebazpen honen huts-zuzenketa egitekoa: Ebazpena, 2026ko irailaren 21ekoa, zeinaren bidez lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integralak finantzatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia argitaratzen baita.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2026ko irailaren 30eko Ebazpenean, zeinaren bidez lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integralak finantzatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia argitaratzen baita. Hori dela eta, haren edukia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluak onartutakora egokitzeko, dagokion zuzenketa egingo da.
– 2026/4057 (18/11) orrialdean, 8.5 artikuluan,
Hau dio:
«5.– Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2026ko irailaren 30ean amaituko da».
Baina hau esan behar du:
«5.– Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2026ko azaroaren 2an amaituko da».
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 30a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS