
200. zk., 2026ko urriaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4399
EBAZPENA, 2026ko irailaren 22koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2026ko maiatzaren 12ko Ebazpenak 2026an literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak emateko Zuzendaritza Kontseiluak onartutako deialdia argitaratu zuen.
Ebazpen horren 10. eta 11. artikuluek ezarri zuten, alde batetik, Balorazio Batzordearen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela, eta bestetik, Balorazio Batzordearen zeregina izango dela aurkeztutako eskaerak ebaluatzea eta ebaluazioaren emaitza jasotzen duen txosten bat egitea, bai eta txosten hori organo kudeatzaileari bidaltzea ere, esleipen-proposamena egin dezan.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:
Lehendakaria: Imanol Otaegi Mitxelena, Etxepare Euskal Institutuko Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria.
Bokalak:
Naroa Zubillaga Gomez andrea, edo haren ordezkoa.
Aintzane Atela Gurrutxaga andrea, edo haren ordezkoa.
Aritz Galarraga Lopetegi jauna, edo haren ordezkoa.
Idazkaria: Kizkitza Galartza Arregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko beste teknikari bat.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jar dadin.
Donostia, 2026ko irailaren 22a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.
RSS