
200. zk., 2026ko urriaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 3 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4398
AGINDUA, 2026ko irailaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Gurutze Gorria Lanbide Heziketa» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
«Gurutze Gorria Lanbide Heziketa» ikastetxe pribatuaren erakunde titularrak hasitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola lanbide-heziketako goi-mailako espezializazio-kurtso berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); uztailaren 4ko 570/2023 Errege Dekretua (uztailaren 26ko BOE), Segurtasuneko Teknikariaren Erdi-Mailako Lanbide Heziketako titulua ezartzen duena eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena (maiatzaren 21eko 499/2024 Errege Dekretuak aldatua); otsailaren 6ko 143/2024 Errege Dekretua (otsailaren 24ko BOE), Bilatzaileetako posizionamenduko (SEO/SEM) eta sare sozialetako komunikazioko goi-mailako Lanbide Heziketako espezializazio-kurtsoa ezartzen duena eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena; otsailaren 6ko 144/2024 Errege Dekretua, (otsailaren 24ko BOE), Marketinerako eta salmentetarako eduki digitalak idazteko goi-mailako Lanbide Heziketako espezializazio-ikastaroa ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2026-2027 ikasturterako:
Ikastetxearen kodeak: 014633 (EAE) eta 48003308 (unibertsala).
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Gurutze Gorria Lanbide Heziketa».
Titularra: Manuel Calvo Montes.
Helbidea: José María Olabarri, 6.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Zelula-kultiboak goi-mailako espezializazio-kurtso bat emateko baimena ematen da.
2. artikulua.– Baimendutako lanbide-heziketako irakaskuntzen ondoriozko osaera.
1.– Lanbide-arloa: Osasungintza.
a) Farmazia eta parafarmazia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) Osasun larrialdiak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
c) Erizaintzako zaintza osagarriak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
d) Laborategi kliniko eta biomedikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
e) Dietetika, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2.– Lanbide-arloa: Gizarte- eta Kultura-zerbitzuak.
a) Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta ematea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) Gizarte-integrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
3.– Lanbide-arloa: Kimika.
a) Produktu farmazeutikoen, bioteknologikoen eta antzekoen fabrikazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) Zelula-kultiboa, goi-mailako espezializazio-ikastaroa. Edukiera: kurtso 1.
3. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
4. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
5 artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak irekitzeko eta ixteko baimenak, bai eta emandako baimenetan aldaketak egitea ere.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortuko direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 29a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.
RSS