
200. zk., 2026ko urriaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 3 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4396
AGINDUA, 2026ko irailaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «María Inmaculada» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
«María Inmaculada» ikastetxe pribatuaren erakunde titularrak hasitako espedientea aztertu da; zeinaren bidez eskatzen baitu ikastetxearen baimena aldatzeko lanbide-heziketako goi-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa hari erantsi zaio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.
Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); uztailaren 13ko 1074/2012 Errege Dekretua (abuztuaren 15eko BOE), Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; apirilaren 18ko 289/2023 Errege Dekretua (maiatzaren 1eko BOE), Gizarte- eta Kultura-zerbitzuak lanbide-arloko Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikariaren titulua eguneratu eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; apirilaren 15eko 63/2014 Dekretua (maiatzaren 23ko EHAA), Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
EBATZEN DUT:
1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxeari 2026-2027 ikasturterako emandako baimena aldatzen da.
Ikastetxearen kodeak: 014665 (EAE) eta 48003311 (unibertsala).
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «María Inmaculada».
Titularra: Religiosas María Inmaculada.
Helbidea: Fontecha y Salazar, 7.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Gizarteratzeko goi-mailako lanbide-heziketako heziketa-ziklo bat emateko baimena ematen da, 20 ikaspostutarako.
Ikastetxearen osaera:
– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia», «Humanitateak eta Gizarte Zientziak» modalitateak, 4 unitate eta 140 ikaspostuko edukierakoa.
– Hezkuntza Berezia: Zereginen Ikaskuntzarako 2 unitate.
– Helduentzako oinarrizko hezkuntzako irakaskuntzak: III. gradua. Gaitasuna aldi berean: 2 talde. Txandak: 2.
– Lanbide Heziketa:
Familia: Merkataritza eta marketina.
– Merkataritza-zerbitzuetako oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
Familia: Osasuna:
– Erizaintzako zainketa osagarrietako erdi mailako heziketa-zikloa: Edukiera: ziklo 1.
– Farmazia eta Parafarmaziako erdi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Gizarte eta kultura zerbitzuak:
– Etxeko jardueren eta eraikinen garbiketaren oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– Haur hezkuntzako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
– Gizarteratzeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostutarako.
2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako heziketa-zikloak emateko eskatzen diren ikaspostu kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari eta irakasleen hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen titularrari dagokio.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko informazio praktikoa. Zure datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Helburua: Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak irekitzea eta kentzea, eta ikastetxe horien baimenak aldatzea.
Legitimazioa:
– Aplikatzekoak diren legezko betebeharrak betetzeko behar den tratamendua.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT /? uri = CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2018-16673).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortuko direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 16a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS