Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2026ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4391

160/2026 DEKRETUA, 2026ko urriaren 6koa, Estatuko Administrazio Orokorrak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan duen ordezkari bat berriz izendatzeko dena.

Estatuko portuei eta merkataritzako nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak, atariko tituluaren II. kapituluan, interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak arautzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.

Estatuaren lurralde-antolaketa ikusita, eta bere lurraldean dauden interes orokorreko portuek autonomia-erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta soziala kontuan hartuta, aipatutako Legegintzako Errege Dekretuak beharrezko neurriak ezartzen ditu autonomia erkidegoek portuetako agintaritzen antolaketa-egituran partaidetza handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuen artezkaritza-organo publikoak dira.

Zehazki, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30. artikuluaren 1. eta 2. zenbakiek hau ezartzen dute:

«1.– Administrazio Kontseiluak honako kide hauek ditu:

(...)

b) Berezko kide bat; kide hori itsas kapitaina izango da.

c) Gutxienez 10 bokal, eta gehienez 13. Kanariar eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da bokal-kopurua. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiri autonomoei dagokie kopuru hori ezartzea, baita bokalak izendatzea ere.

2.– Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiri autonomoek aurreko apartatuko c) letran aipatzen diren bokalak izendatzen dituztenean, irizpide hauek errespetatu beharko dituzte:

a) Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkaritza, itsas kapitainaz gain, hiru bokalek osatuko dute. Bokaletako bat Estatuaren abokatua izango da, eta beste bat, Estatuko Portuak organismo publikokoa.

b) Autonomia-erkidegoaren ordezkaritza, berriz, lehendakariaz gain, lau bokalek osatuko dute.

c) Kanariar Uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear Uharteetan ere, "consell" bakoitzak ordezkari bat izango du.

d) Portuaren zerbitzugunea euren mugartean duten udalek Kontseiluko gainerako kideen % 33ko ordezkaritza izango dute. Eraginpeko udalak bat baino gehiago badira, lehenik honako hauei egokituko zaie ordezkaritza: Portu Agintaritzak administratutako portuari/ei izena ematen dion/en udalei; eta, ondoren, gainerakoei: zerbitzuguneak udal-mugartean zer azalera hartzen duen, hainbateko proportzioan.

e) Kontseiluko gainerako kideen % 66 honako hauen ordezkari izango dira: merkataritza-, industria- eta nabigazio-ganberenak, enpresa- eta sindikatu-antolakundeenak, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoenak.

Bokalen izendapena, nahitaez, Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten administrazio publikoek, entitateek eta organismoek proposatuta egingo da. Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan, Estatuko Portuak organismo publikoko lehendakariak egingo du proposamena.

Administrazio Kontseiluko bokalen izendapenek, lehenengo apartatuko c) letran aipatzen direnek, lau urteko indarraldia izango dute. Izendapena berritu ahal izango da, hurrengo lerroaldean ezarritakoa eragotzi gabe.

Kontseiluko bokalak kargutik kentzeko erabakia autonomia-erkidegoko organo eskudunak hartuko du, bokal horiek ordezkatzen dituzten antolakundeek, organismoek eta entitateek hala proposatuta.»

Araudi horretan xedatutakoa betez, Estatuko Portuak erakunde publikoko lehendakariak jakinarazi du Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan Estatuko Administrazio Orokorra ordezkatuko duen kide bat berritzeko proposamena.

Horiek horrela, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2026ko urriaren 6an egindako bilkuran proposamena onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Mikel Durán Gonzalo jauna izendatzea berriro Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko bokal, Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Dekretu honek indarra izango du berriro izendatutako kidea nor den Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari jakinarazten zaion egunetik aurrera; dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko urriaren 6an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


Azterketa dokumentala