Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2026ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4389

158/2026 DEKRETUA, urriaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren sailetako eta organismo autonomoetako langile funtzionarioen eta lan-kontratukoen lanpostuen zerrendak onartzen dituzten dekretuak aldaraztekoa.

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori zenbait aldiz aldatu da, besteak beste, honako hauen bidez: Funtzionarioentzat eta langile lan-kontratukoentzat, hurrenez hurren, gordetako lanpostuen zerrendak aldatzen dituzten ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren eta maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretuaren bidez (kolektibo horietan analisi funtzionalak egiteko prozesuen ondoriozko aldaketak); Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen kidegoak eta eskalak arautzen dituen azaroaren 11ko 7/2021 Legera egokitzeko maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren bidez, eta apirilaren 11ko 73/2017 Dekretuaren bidez. Apirilaren 11ko dekretu horren bidez, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia organismo autonomoko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak aldatzen dira; lanpostuak baloratzeko prozesuaren ondoriozkoa da dekretu hori, zeina egin behar izan baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Lan-arloko Salaren 2016ko urtarrilaren 26ko epaia exekutatzeko (23/2015 zk. Autoetan emana).

Lanpostu-zerrendak Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko tresna dira, eta, beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetze aldera.

Horiek horrela, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko urriaren 6an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Onartzea funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak. Zerrenda horiek dekretu honen I. eranskinean daude, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen kidegoak eta eskalak arautzen dituen azaroaren 11ko 7/2021 Legera egokitzeko maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren bidez onartu ziren.

Bigarren artikulua.– Onartzea langile lan-kontratukoentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak, zeinak dekretu honen II. eranskinean baitaude, hots, apirilaren 11ko 73/2017 Dekretua eta maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretua aldatzeko dekretuaren eranskinean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2026ko urriaren 6an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala