Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2026ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4387

AGINDUA, 2026ko urriaren 2koa, Ekonomia sailburuordearena, euskal ekonomiari buruzko doktorego-tesi onenari Ekonomiaz saria ematen diona (III. edizioa).

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2026ko maiatzaren 21eko Aginduaren bidez, euskal ekonomiari buruzko doktorego-tesi onenaren Ekonomiaz sariaren oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ziren. Hamaikagarren oinarriaren arabera, Ekonomiako sailburuordeak saria emateko prozedura ebazteko agindua emango du, behin betiko ebazpen-proposamena jaso eta 15 eguneko epean. Gorabehera hori 2026ko urriaren 2. egunean gertatu da.

Hamaikagarren oinarri berak ezartzen du Ekonomia sailburuordeak ematen duen ebazpenean sariaren irabazlea zein den eta saria zertan datzan adieraziko dela. Halaber, saritutako doktorego-tesiaren bidez lortutako puntuazioa, gainerako parte-hartzaileen zerrenda eta beren doktorego-tesien bidez lortutako puntuazioak jasoko ditu. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta sarituari eta gainerako parte-hartzaileei jakinaraziko zaie.

Aurrekoa kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal ekonomiari buruzko doktorego-tesi onenari, III. edizioan Ekonomiaz saria Ane Izulain Alejos andreari ematea, «The role of social values in shaping a shared vision on competitiveness for wellbeing. The case of the Basque Country».

Saria emateko, sei mila (6.000) euro gordin emango zaizkio sarituari, diploma egiaztagarri bat emango zaio ere, eta lanaren sintesi bat argitaratuko da Ekonomiaz aldizkarian edo Ekonomia Zuzendaritzaren Ikerketak seriean. Bertan, lortutako sariaren aipamena egingo da, eta foro publiko bat izango da ikerketa-lana eta haren ondorio nagusiak aurkezteko.

Bigarrena.– Agindu hau eta bere eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Eranskin horretan, parte hartu duten pertsonen zerrenda eta doktorego-tesien bidez lortutako puntuazioak jasotzen dira. Halaber, agindu hori sariaren irabazleari eta saria emateko prozeduran parte hartu duten pertsonei jakinarazteko agintzea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA.– Administrazio-errekurtsoak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluen arabera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua aldizkari ofizial berean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46. artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 2a.

Ekonomia sailburuordea,

IÑAKI RUÍZ MANZANO.

ERANSKINA
PARTE HARTU DUTEN PERTSONEN ZERRENDA ETA DOKTOREGO-TESIEN BIDEZ LORTUTAKO PUNTUAZIOAK
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala