
200. zk., 2026ko urriaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4385
AGINDUA, 2026ko urriaren 7koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita eskala honetarako hautaketa-prozesurako epaimahaiaren osaera: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Administrazio Instituzionaleko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala.
2026ko ekainaren 19an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko ekainaren 12ko Agindua, zeinaren bidez hautaketa-prozesuetako epaimahaikideak izendatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletarako, zehazki, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko apirilaren 23ko Aginduaren bidez deituetarako.
2026ko urriaren 6an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko irailaren 15eko Agindua, zeinaren bidez aldaketak egin baitziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletarako hautaketa-prozesuetako epaimahaien osaeran, aurretiaz alegatutako abstentzio-arrazoiak aztertu ondoren.
Azterketa horretatik ondorioztatu denez, goian aipatutako Eskalaren kasuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Administrazio Instituzionaleko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala) hautaketa-prozesuetarako epaimahaiburu titular izendatutako pertsona ezin da epaimahaiko kide izan, arrazoi justifikatuak bitarte, eta, hortaz, beste pertsona bat izendatu beharra dago.
Kontuan izanik zer xedatzen duen 81.8 artikuluan abenduaren 1eko 11/2022 Legeak, Euskal Enplegu Publikoarenak, eta zer 3.3.f) artikuluan 29ko 317/2024 Dekretuak, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Ane Dorronsoro Erauskin epaimahaiburu titular izendatzea eskala honetarako hautaketa-prozesurako: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Administrazio Instituzionaleko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala.
Bigarren artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu hau indarrean hasiko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari hilabeteko epean; bestela ere, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi hileko epean, hala jasotzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak. Errekurtsoetako bata zein beste aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasten da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 7a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS