
200. zk., 2026ko urriaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
4383
11/2026 DEKRETUA, urriaren 19koa, lehendakariarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua kargutik kentzea xedatzeko dena.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Javier Hurtado Domínguez jauna Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Euskadiren alde egindako lanagatik eskerrak ematen.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu honek 2026ko urriaren 19tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko urriaren 19an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
RSS