Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2026ko urriaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4376

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariaren zenbait ebazpen, zehapen-espedientea abiaraztekoak lege honen hausteengatik: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa (HSBLO).

Aipatutako ebazpenen jakinarazpen pertsonala ezin eginda, iragarki hau argitaratzen da, hala egitea xedatzen baitu 44. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

1.– Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, espedientea aztertzeko, beren aldekotzat egoki jotzen dituzten alegazioak, agiriak eta informazioak aurkezteko eta, hala dagokiola baderitzote, prozeduran erabili asmo duten frogak proposatzeko. Horretarako, eskuragarri dute espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia).

2.– Azaldutako epean alegaziorik aurkezten ez bada zehapen-prozedura abiarazi duen ebazpenaren edukiaren aurka, abiaraztea bera ebazpen-proposamentzat jo ahalko da, eta, zehapen-ebazpenik ematen bada, egindakotzat jo horrainoko instrukzio-izapide guztiak ere.

3.– Isuna jakinarazpen hau jaso eta hurrengo 15 eguneko epean ordainduz gero, isunaren zenbatekoa % 50 murriztuko da, hala ezartzen baitu Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoak 54. artikuluan. Eskuragarri duzu ordainketa-gutuna ere iragarki honen 1. puntuan adierazitako helbidean.

Iragarki hau argitaratzen da eranskinean aipatzen diren interesdunak haren jakitun egon daitezen, norberarentzako jakinarazpen-balioa izango baitu haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2026ko urriaren 1a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

ASIER ERKOREKA ARRUZA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala