
199. zk., 2026ko urriaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4366
AGINDUA, 2026ko irailaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, Amezketako (Gipuzkoa) «Amezketako Haurreskola» Partzuergoko haur-eskolaren baimena aldatzen duena, taldekatze-gela bat murriztuta, 0-1 urte bitarteko haurrentzat unitate bat gehituta eta 1-2 urte bitarteko haurrentzat beste unitate gehituta.
Amezketako Udalak dagokion baimena eskatu du, Amezketako (Gipuzkoa) «Amezketako Haurreskola» Partzuergoko haur-eskolan taldekatze-gela bat murrizteko, 0-1 urte bitarteko haurrentzat unitate bat eta 1-2 urte bitarteko haurrentzat beste unitate bat gehitzeko. Dagokion espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.
Xedapen hauek hartu dira kontuan: 17/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzarena; 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena; Agindua, 2008ko apirilaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, eta arlo horretan aplikagarriak diren gainerako indarreko xedapenak. Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea Amezketako «Amezketako Haurreskola» Partzuergoko haur-eskolari taldekatze-gela bat murrizteko, 0-1 urte bitarteko haurrentzat unitate bat gehitzeko eta 1-2 urte bitarteko haurrentzat beste unitate gehitzekoa. 2026-2027 ikasturtetik aurrera, ikastetxea Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta egongo da, erregistro-datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 013402 (EAE) eta 20013795 (Unibertsala).
Izen generikoa: Partzuergoko haur-eskola.
Izen espezifikoa: «Amezketako Haurreskola».
Titularra: Haurreskolen Partzuergoa.
Helbidea: Bartolome Deuna, 34.
Udalerria: Amezketa.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Ondoriozko osaera:
Haur Hezkuntza, lehen zikloa, 2 unitate:
– Unitate bakarra 0-1 urte bitarteko haurrentzat; edukiera: 8 ikaspostu.
– Unitate bakarra 1-2 urte bitarteko haurrentzat; edukiera: 13 ikaspostu.
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak, identifikatzeko, ezingo du erabili bere erregistro-inskripzioan agertzen ez den izenik.
Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez, bai eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeria ere. Halaber, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, erregistroko daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo da.
Era berean, ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete behar du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentro horren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, laguntzak lortu direnik hezkuntza-itunen araubidearen bidez edo dirulaguntzen deialdien bidez.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 29a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.
RSS