Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2026ko urriaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4364

AGINDUA, 2026ko irailaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Muskizeko (Bizkaia) «Somorrostro» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

«Somorrostro» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren erakunde titularrak hasitako espedientea aztertu da; espediente hori ikastetxe horri Lanbide Heziketako oinarrizko mailako heziketa-ziklo bat emateko baimena aldatzeko da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek hartu dira kontuan: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); azaroaren 4ko 1582/2011 Errege Dekretua (abenduaren 15eko BOE), Zuzendaritzari Laguntzeko Goi-mailako Teknikariaren titulua ezartzen eta haren gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituena, maiatzaren 21eko 500/2024 Errege Dekretuak aldatua (maiatzaren 28ko BOE); azaroaren 27ko 256/2012 Errege Dekretua (2013ko martxoaren 4ko EHAA), Zuzendaritzari Laguntzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; apirilaren 7ko 481/2020 Errege Dekretua (maiatzaren 13ko BOE), Fabrikazio adimenduneko espezializazio-kurtsoa ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena, apirilaren 13ko 261/2021 Errege Dekretuak (maiatzaren 7ko BOE) eta maiatzaren 21eko 497/2024 Errege Dekretuak (maiatzaren 28ko BOE) aldatua; , ekainaren 6ko 83/2023 Dekretua (ekainaren 27ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan emateko Fabrikazio Adimenduneko espezializazio-ikastaroari dagokion curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBATZEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatu integratuaren baimena aldatzen da 2026-2027 ikasturterako:

Kode zenbakia: 48003631 eta 014779.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Somorrostro».

Titularra: Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti.

Helbidea: San Juan, 10.

Udalerria: Muskiz.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Lanbide Heziketako Oinarrizko Etxebizitzen mantentze lanak (ibilbide integratua 3 urte) heziketa-zikloa ematea baimentzen da, goizeko txandan, 15 ikaspostutarako.

2. artikulua.– Baimendutako lanbide-heziketako irakaskuntzen ondoriozko osaera.

1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

a) Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

b) Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2.– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

Marketina eta publizitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

3.– Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila.

a) Obra zibileko proiektuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) Eraikuntza-proiektuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

4.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

a) Elektrizitatea eta elektronika, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) Telekomunikazioetako instalazioak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) Instalazio elektrikoak eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

d) Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

e) Sistema elektrotekniko eta automatizatuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

f) Telekomunikazio- eta informatika-sistemak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

g) Mantentze-lan elektronikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

5.– Lanbide-arloa: Energia eta ura.

a) Energia berriztagarriak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

6.– Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

a) Elementu metalikoen fabrikazioa, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) Mekanizazioa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) Soldadura eta galdaragintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

d) Metal-eraikuntzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

e) Fabrikazio mekanikoko-diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

f) Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

7.– Lanbide-arloa: Irudi pertsonala.

a) Ile-apainketa eta estetika, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) Ile-apainketa eta -kosmetika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

8.– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

a) Informatika eta komunikazioak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

d) Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

e) Web aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.

f) Adimen artifiziala eta Big Data, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.

9.– Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.

a) Etxebizitzen mantentze-lanak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) Etxebizitzen mantentze-lanak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa ibilbide integratua 3 urte. Edukiera: ziklo 1.

c) Mantentze-lan elektromekanikoa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

d) Arrisku profesionalen prebentzioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

e) Mekatronika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

f) Industria-mantentzearen digitalizazioa, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.

10.– Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena.

a) Kimika eta ingurumen-osasuna, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

11.– Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

a) Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) Animazio soziokulturala eta turistikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

12.– Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

a) Ibilgailu automobilen elektromekanika, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

b) Automozioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

3. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

4. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

5. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hilabete biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 16a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala