
199. zk., 2026ko urriaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4361
AGINDUA, 2026ko irailaren 28koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko titularrak eta ordezkoak, eta beste batzuk izendatu.
Maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuak, zeinaren bidez arautzen baitzen lanerako prestakuntza Euskal Autonomia Erkidegoan, kudeaketa-eredu berri bat ezarri zuen, sistema bakarrean integratu baitzituen gure lurraldean lanerako prestakuntzaren arloan egiten diren jarduera guztiak. Dekretuaren 10. artikuluak Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordea sortu zuen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren (gaur egun, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren) aholkularitza-organo gisa, organismo autonomoari atxikia.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez, Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordearen osaera eta funtzionamendua arautu ziren.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu horrek berak, 2019ko uztailaren 30ekoak, xedatzen zuen 4. artikuluaren 1. apartatuan ezen Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordean ordezkapena izango zituztela bai Administrazioak baita, bakoitzak bere ordezkagarritasunaren proportzioan, enpresari-elkarteek eta sindikatuek ere, eta zehazten zuen organoaren osaera.
Artikulu beraren 2. apartatuaren arabera, beren karguagatik Batzordeko kide direnak izan ezik, Administrazioa ordezkatzen duten gainerako pertsonak enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailburuak izendatuko ditu, eskumena duten sailetako sailburu titularrek proposatuta.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez, zeina 2020ko urtarrilaren 31ko EHAAn (21. zk.) argitaratu baitzen, Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kideen hasierako izendapena egin zen. Geroztik, izendapen horiek aldatuz joan dira, Batzordean izandako aldaketen ondorioz.
Aholku Batzordeko kideen agintaldia amaitua zela eta, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2025eko otsailaren 18ko Aginduaren bidez Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko titular eta ordezko guztiak ordeztu ziren.
Harrezkero, kenduak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kide izendatutako zenbait pertsona, eta, horrenbestez, beharrezkoa da batzordearen osaera eguneratzea, dagozkion kargugabetzeak eta izendapenak eginez.
Horregatik guztiagatik, emandako ahalmenak erabiliz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kargutik kentzea Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila ordezkatuz Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko kide titular edo ordezkoa izandako pertsona hauek:
Titularra:
– Alfonso Gurpegui Ruiz jauna, Enplegu eta Inklusioko sailburuordea.
Ordezkoa:
– Laura Sáez López andrea, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzako Arlo Juridikoaren arduraduna.
Bigarrena.– Kargutik kendutako pertsona horien ordez, beste hauek izendatzea Prestakuntza-premiak aztertu eta hautemateko Aholku Batzordeko titular eta ordezko, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren ordezkari jardun dezaten organo horretan:
Titularra:
– Sara Buesa Rodríguez andrea, Enplegu eta Inklusioko sailburuordea.
Ordezkoa:
– Amaia Ripalda Garbayo andrea, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzako Arlo Juridikoaren arduraduna.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitararaztea.
AZKEN XEDAPEN bakarra
Agindu honek ondorioak izango ditu onartua den unetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 28a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.
RSS