
195. zk., 2026ko urriaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
ORQUESTA DE EUSKADI, S.A.
4236
IRAGARKIA, Orquesta de Euskadi S.A.ren zuzendari nagusiarena, 2026ko eta 2027ko ekitaldietarako langile lan-kontratudun finkoak hautatzeko prozesuen aurreikuspenari buruzkoa.
Orquesta de Euskadi S.A.k, zeinak egoitza Donostian baitu, indarrean dagoen plangintzaren arabera, 2026ko urritik aurrera eta 2027ko ekitaldian zehar aurreikusten diren langile lan-kontratudun finkoak hautatzeko prozesuen berri ematen du:
2026ko urritik aurrera:
– Tronpeta bakarlaria.
– Kontrabaxu bakarlaria.
2027an zehar:
– Tutti biolina.
– Fagot bakarlaria.
– Tronpa bakarlaria.
– Tutti kontrabaxua.
– Administrari ofiziala.
Aurreko zerrendak aldi horretarako aurreikusitako hautaketa-prozesuak jasotzen ditu. Dagozkien deialdiak pixkanaka egingo dira, entitatearen plangintzaren eta beharren arabera.
Hautaketa-prozesu bakoitza arautuko duten oinarri orokorrak eta espezifikoak, dagozkien deialdiak onartu ondoren, Euskadiko Orkestraren www.euskadikoorkestra.eus webgunean argitaratuko dira, eta bertan egongo dira prozesuetan parte hartu nahi duten pertsonen eskura.
Zuzendari nagusiak, dagozkion eskumenak baliatuz, hautaketa-prozesu bakoitzari dagokion deialdia eta hura arautuko duten oinarri orokorrak eta espezifikoak onartuko ditu.
Hautaketa-prozesu bakoitzean parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea noiz irekiko den ere Euskadiko Orkestraren webgunean jakinaraziko da.
Donostia, 2026ko irailaren 23a.
Zuzendari nagusia,
ROBERTO UGARTE ALVARADO.
RSS