Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2026ko urriaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4234

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Auzialdi Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atala. 4 zk.ko Plazan bideratutako 395/2026 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Sekzioan. 4. Plazan, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da, 395/2026 prozedura laburtuaren bidez bideratzen ari dena, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2026ko ekainaren 26ko Aginduaren aurka (2026ko uztailaren 20ko EHAA, 136. zk.). Agindu horren bidez, Vitoria-Gasteizko barruti judizialeko udalerrian eta haren taldeetan bulego judizialak, Erregistro Zibilaren bulego nagusiak eta justizia-bulegoak ezartzearen ondorioz Justizia Administrazioko kidego orokorretan eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketaren deialdia egin zen.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatzen denaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira euren interesak defenda ditzaten, egoki baderitzote, Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 4. plazan, bederatzi eguneko epearen barruan iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 23a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA DOLORES MOVILLA RIVAS.


Azterketa dokumentala