Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2026ko urriaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4218

1372/2026 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatzen baita goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko goi mailako informatikari kategorian (informatikako goi mailako teknikariaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren bidez onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 443/2026 Ebazpenaren bidez aldatu zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2026ko martxoaren 12an).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 879/2026 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira oinarri espezifikoak goi mailako informatikari kategorian (informatikako goi mailako teknikariaren lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 9ko 1039/2026 Ebazpenak aldatu zuen.

Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 21. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.

Adierazitako guztiagatik, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aurretik aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.

Bigarrena.– Ebazpenak onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Laugarrena.– Aintzat harturik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 24. oinarrian ezarritakoa, ebazpen horren bidez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitu ziren 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

ERANSKINA
KATEGORIA: GOI MAILAKO INFORMATIKARIA (INFORMATIKAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIAREN LANPOSTU FUNTZIONALA)

Epaimahaiburua:

– Titularra: Eneko Capetillo Fernández.

– Ordezkoa: Susana Diéguez Herrezuelo.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: Itxasne Beitia Goitiz.

– Ordezkoa: Manuel Vicente Carneiro Díaz.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Miguel Ángel Bermúdez Díez.

– Ordezkoa: María José De Arriba Vaquero.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Maitane Céspedes Jiménez.

– Ordezkoa: Roberto Ceballos Sáez.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: María Teresa Cuadrado Zubizarreta.

– Ordezkoa: Francisco José Conde Ambelez.

Idazkaria:

– Titularra: Rut Carrillo Navarro.

– Ordezkoa: Mikel Múgica Orellana.


Azterketa dokumentala